Marisko-biltzailea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Marisko-biltzailea

Hoffmeyer de Zubeldia, Antonio

Madril

Idazlumaren luma

16,1 x 10,7 cm

Hoffmayer (eskuineko beheko angelua)

c. 1880-1881

82/2331-2

1982an eskuratua

Antonio Hoffmeyerrek itxura batean Bizkaiko Ereaga hondartzan itsaskiak biltzen ari den hiriko emakume gazte bat aurkezten digu, gibelaldean Galea lurmuturra duela. Egiten ari den lana egiteko modu ezegokian jantzita badago ere, hemeretzigarren mendeko pinturaren baitan egiazki genero bat osatzen duen pintura motan sailkatzen da kontu handiz darabilen salabardo batez hornituriko gaztearen garrantzirik gabeko estanpa hori, emakume zaleen eszenen pintura generoan, alegia; hau da, soilik ongi pasatzeko xedearekin egiteko jakin batzuei edo arteei emandako emakumeak aurkezten dira halakoetan. Nolanahi ere den, egileak lumaz egindako marrazki dotoreen adibide bikaina da honako hau. Lumaz egindako lan horiei esker sari bat jaso zuen 1882ko Bizkaiko Probintziako Erakusketan. (Mikel Lertxundi, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • "Album", Urtekaria 1982 : asterlanak, albistak = Anuario 1982 : estudios, crónicas. 1983. pp. 5-28.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 200-201, n° cat. 255.