Bilduma online eta irudien salmenta
Maria Medicikoaren erretratua
Pourbus, Frans "Gaztea"
Anberes, Belgika, 15/09/1569 - Paris, 09/02/1622
Olioa mihisean
214,7 x 124,5 cm
1606-1607
84/86
Lorenzo Hurtado de Saracho jaunaren legatua 1984an
Maria Medicikoaren irudi hau ikusgarria da, benetan. Bitxien oparotasuna, gorriaren eta beltzaren arteko harmonia, jauregiaren arkitektura eta errezela dotoreak, modeloa ikuslearen gainetik ezartzen duen perspektibaren erabilera, erreginaren ezaugarrien verismoa (emakume gaztea, azal zurbilekoa)... Ezaugarri horiei guztiei esker, koadro hau omenaldi bikaina da erresuma bateko dama nagusiarentzat. Erreginak ez darama bere agintearen bereizgarririk (koroa, soingainekoa...), baina aura berezi batez inguratu du egileak.
Pourbusek Mantuako dukea zen Vincenzo Gonzagarentzat lanean ari zenean osatu zuen irudi hau. 1606an, Italian hainbat urtez bizi izan ondoren, Frantziara jozuen margolariak, Enrike IV.aren eta Maria Medicikoaren semearen bataiora: haurra delfina zen garai hartan, eta Luis XIII.a erregea izan zen gerora. Itxura denez, bataioaren ospakizunean, erregina aurkeztu zioten artistari, eta Pourbusen talentua beraren zerbitzura jartzea erabaki zuen gero erreginak, nonbait. Mantuara itzuli zenean, mezenas berriari erretratua egin zion artistak, garrantzi handiko gertaera izan baitzen bere ibilbidean. Seguru asko, Frantziako gorterako margotuko zuen lana.
Pourbusek Flandesen egin zituen ikasketak, eta Madrilgo eta haren mendeko gorteetako erretratuaren estetika Europan barrena zabaltzea izan zen haren karreraren ardatza. Ildo horretatik, XVII. mende hasierako gorteko erretratugile nagusietakoa izan zen, eta Bruselan, Mantuan, Innsbrucken, Turinen, Napolin eta Parisen lan egin zuen, bezero handikientzat. Rubensen garaikide hau Europan deserriratutako flandestarretako bat izan zen. [Blaise Ducos]
Bibliografia hautatuta
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 38-39, n° cat. 5.
- "Don Lorenzo Hurtado de Saracho", Urtekaria 1984 : asterlanak, albistak = anuario 1984 : estudios, crónicas. 1985. p. 8. (Con el título Retrato de María de Medici, y atribuida a Frans Pourbus)
- Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao [Cat. exp.]. Roma, Leonardo-De Luca, 1991. pp. 46-47, n° cat. 20. (Con el título Ritratto di Maria de' Medici, y atribuido a Frans POURBUS ”Il giovane”)
- Gállego, Julián. "Bilboko Arte Ederren Museoak eskuratutako antxinako artelanak, 1980-1992 = Adquisiciones de arte antíguo en el Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1980-1992 [Folleto]", Guía de Exposiciones, n° 181. 1993. n° cat. 3.
- Castañer López, Xesqui. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995. pp. 191-193, n° cat. 69. (Con el título Retrato de María de Medici y atribuida a Frans Pourbus)
- Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. Flandestarrak Bilboko Arte Eder Museoan = Flamencos en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Folleto]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2000. p. 12, n° cat. 10.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. pp. 96-97.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 47.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 47.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 47.
- La obra maestra desconocida : basado en el relato Le Chef-d'Oeuvre inconnu de Honoré de Balzac, 1831-2006, 175 aniversario [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa = Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, 2006. p. 52.
- Ducos, Blaise. "Frans Pourbus Gazteak egindako Maria Medicikoaren erretratua edo Habsburgotarren tentazioa Frantziako gortean = El Retrato de doña María de Médicis por Frans Pourbus el Joven o la tentación habsburguesa en la corte de Francia = The Portrait of doña Maria de' Medici by Frans Pourbus the Younger or, the Habsburg temptation at the French court”", B'09 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 5. 2010. pp. 109-137.
- Kazerouni, Guillaume. "Frans Pourbus le jeune : Portrait de Marie de Médicis", Dossier de l'Art, n° 207. 2013. p. 23, il.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 47, n° cat. 32.
- Bustreo, Federica. Musée des Beaux-Arts de Bilbao : maîtres anciens et première moitié du XX siècle. Florencia, Scala Group, 2011. pp. 42-43.
- Ducos, Blaise. Frans Pourbus le jeune 1569-1622 : Le portrait d'apparat à l'aube du Grand siècle entre Habsbourg, Médicis et Bourbons. Dijon (France), Éditions Faton, 2011. pp. 90-91, 214-215.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 47, n° cat. 32.
- L'Automne de la Renaissance : d'Arcimboldo à Caravage [Cat. exp.]. Paris, Somogy, 2013. pp. 84-85, n° cat. 14.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 47.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 47.
- Arrizabalaga Salgado, Victor. Entre lo visible y lo invisible : el coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX. Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia, 2016. pp. 202-204, il.
- Maestros : Museo de Bellas Artes de Bilbao . Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 46-47, il.
- Maisuak : Bilboko Arte Ederren Museoa. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 46-47, il.
- Masters : Bilbao Fine Arts Museum. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 46-47, il.
- Maîtres : Musée des Beaux-Arts de Bilbao. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 46-47, il.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 86-87, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 86-87, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 86-87, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 86-87, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 268, 269, n° cat. 154.