Mari - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Mari

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 06/05/1924 - Hondarribia, Gipuzkoa, 12/07/2014

Haritz-egurra

203,3 x 55 x 45 cm

1975

16/87

Artistaren dohaintza 2016an

Jainko nagusia da, gainerako jeinuen buru dela jotzen baita. Azaltzen den mendiaren izenarekin batera izendatzen zaio. Hortaz, hamaika Mari ziren -ba ote dira?-, bakoitza toki jakin batera egokituta, gutxi gorabehera gaur egun bertako modernotasun guztiak batera dauden modu berean -era harmoniatsuan-.

Herriko elezaharrik sonatuenaren arabera, Mariren leize-zuloa Durangaldean dago, Atxondo eta Abadiño artean, Anboto mendiaren albo batean. Mendi horretan haitzulo eta harpe ugari daude, eta horietako batzuk Historiaurreko edo Neolito Aroko biztanleen babeslekuak izan ziren. Oteizaz geroztik, zuloak, leizeak izugarrizko eragina izan du euskal artearen imajinarioan, beste toki batzuekin batera. Leize-zuloen esanahia historiaurreak, antropologiak, geologiak eta mitologiak aztertu dute, eta, beraz, artisten belaunaldi askok interesa izan dute gai honen inguruan.

Hiztegiaren arabera, Mari izenak, beharbada, Maria izen kristauan izango du jatorria, baina, dena dela, ezin da alde batera utzi jatorria beste bat izatea. Nolanahi ere, badirudi bere ezizenak Majurenarekin zerikusia duela, eta Maju Mariren senarra omen da. Mari hau eskultura fin bat da. Bere erliebean mapa kognitibo? bat edo kadentzia leuneko paisaia erritmiko bat marrazten du barnealdera zabaltzean. Era berean, serieko pieza batzuk oso landuta daude eta ukimenari lotuta daude. Bestetik, azalera funtsezko ezaugarria da obra honetan, bai eta beste batzuetan ere. Epidermisak landutako azalera batean geldiarazten du begirada, eta buruan barnealderantz egiten du botea. Azalera adierazlea da, ez da egituraren edo teknikaren ondorio kolaterala. [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 116-119, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 46-47, 124, n° cat. 46.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 105-106, 108-110, 113, n° cat. 52.