Majue - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Majue

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Haritza

247,5 x 90 x 69,5 cm

1975

11/12

Artistaren dohaintza 2011n

Eskultura hau argitasunaren eta sormenaren beste adibide bat da.
Zurezko oinarri biribil baten gainetik adar fin batzuk ateratzen dira, eta osatzen duten konposizioari ezin zaio heldu. Pieza batzuk egiteko, Basterretxeak zurezko masa husten du; hemen, ordea, aurkako prozedurari jarraitu dio: gorputz edo bolumen bat sortu du, osagai bakoitzaren inguruan dagoen espazioa baliatuz. Lanaren emaitza estatua ultra arin bat da, edozein angelutik ikus daitekeena. Gaueko lanean bezala, hemen ere konposizioa da garrantzitsuena, eta nolabaiteko kutsu naif edo haur-kutsua du. Basterretxearen obra osoa seriotasunez beterik dago, baina, aldi berean, jolasteko joera suma daiteke, formazko dibertimendua lortzeko joera, estetikarekin saiakuntzak eginez eta desirak agintzen duena betez.

Adar bakoitza lantzeko moduak makila edo tradiziozko euskal bastoia zizelkatzeko eskulanaren antza du. Zura eskulana eginez lantzeak aditzera ematen du natura hezi dela, materialaren alde "naturala" eta "berezkoa" areago indartzeko. Organikotasuna ez da soilik islatzen biribila eta formarik gabea dena lantzeko joeran. Horrez gain, basatia, landugabea denaren irudizko proiekzioak gogora ekartzen dituzten formak berregitean ere ematen da aditzera, kasu honetan bezalaxe. Zurak bereiz landu dira, bakoitza bere aldetik, eta zahar itxura eman zaie. [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 112-115, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 26-27, 124, n° cat. 26.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.