Maitasun-umetxoen jokoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Maitasun-umetxoen jokoa

La Rue, Philibert Benoît de

Paris, 1718-París 1780/03/11Paris

Luma-muturreko tinta eta urkolorea

17 x 21,3 cm

82/818

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

De la Rue famatuko zuten zaldizkoez hornituriko armaden arteko gudu pasarteen gaitik erabat urrunduz, askoz ere kontu atseginago bat aurkezten digu egileak marrazki honetan, kupidoak ageri zaizkigu jolasean. Europar artista batzuek lantzen zuten garrantzirik gabeko josteta artistiko bat da, XVIII. mendeko familia aberatsen artean halako estimuan izan zutena. Eszena atsegin honetan jolaskide batzuek orgatxo batean daramaten kupido bat irudikatu du de la Ruek, bitartean taldean ari dira hegan hego txiki batzuk dauzkaten puttietako batzuk, lore girlandak, suziriak eta lira bat daramatzate. Marrazkia modu bitxian dago landua tintak eta itzalak aplikatzeko erari dagokionez, putti atsegin horien ingerada marra bikoitz batez baitago irudikatuta zati batzuetan. Bestalde, landuago daude jolasean edo patxada ederrean dauden lehen planoko kupidoak, itzalguneak tinta gehiago erabilita daude irudikatuta. Hondo arkitektonikoak, alde banatan eskultura eta zutabe erdizirkular bana dituen kiosko biribilak eratuak, kontraste handia egiten du eszenaren gainerakoarekin, trazu lauso arin aplikatuekin zirriborratu baitu egileak arkitektura hori. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Luna, Juan José. "Obra francesa del siglo XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 46. 1985. s. p.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 54-65.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 175, n° cat. 44-a. (Con el título Juego de amorcillos, y atribuido a Philibert Benoit de La Rue)