Bilduma online eta irudien salmenta
Madrilgo gau-eszena
Balaca, Ricardo
Lisboa, 1844/12/31-Aravaca (Madril), 1880/02/12
Olioa latorrian
25,5 x 35,5 cm
R B (eskuineko beheko angelua)
1864
69/14
Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an
Hiriko eszena honek osatzen du, Bilboko Museoak kontserbatu dituen Balacaren besteekin batera, gai honekin loturiko hirurogeigarren urteetako hamarkadako pintura multzo ospetsuena eta XIX. mende osoko interes handienekoetako bat, bere ikonografia berezi eta goiztiarragatik. XIX. mendeko pintura espainiarrean eszena kostunbristek aberastasun plastiko handia izan bazuten ere, herri ohitura tradizionalei buruzkoak ziren bakarrik, alde batera utzirik hiri bizitza kosmopolitagoarekin loturiko guztia. Hala ere, Balacaren obra hauen helburua da bereziki garaiko hiri ohiturak azaltzea, kaleko egoera bat kasu honetan.
Madrilgo gaueko eszena. Kale baten gaueko irudia erakusten du obra honek antzinatik Madril gisa identifikaturiko hirian. Bi zalgurdi bazterbidetik doaz beren faroltxo piztu deigarriekin; espaloian, berriz, bikote bat, kapaz estalia, igarotzen ari dela ikus daiteke gasezko farola baten argi ahulari esker. Era honetako beste eszenetan ohikoa den bezala --halaxe gertatzen da Prado Museoan dagoen euripeko kaleko eszena baten marrazkian ere-, zeiharrean deskribatzen da perspektiba, eta horrek nabarmendu egiten du protagonisten igarotzearen bizitasuna eta nabarmendu egiten du halaber, haien mugimendua. Argi artifiziala erabiltzeko trebetasuna, eszenari interes plastikoa ematen dion baliabide eszenografiko bilakatzen da hemen, iradoki besterik egiten ez diren elementuen presentzia nabarmentzen baitu, hondo iluneko eraikinen siluetak, esate baterako, edo beste bikote baten presentzia espaloiaren beste aldean.
Giza irudiak tamaina txikietan pintzelkada txiki eta sintetikoen bidez deskribatzeko trebetasun handia erakusten du margolan honek, eta argitasun ia errealistan irudikatzen dira hondoak. Era berean, nabaria da Balacaren eszenak mugimenduan agertzeko trebetasuna, bere gatazka historiko edo garaikideetan argi asko ikusten den bezala. Lurraldearen topografiaren deskripzioa egiteko abilezia ere erakutsi zuen haietan.
Haietan gertatzen zen bezala, ekintza ez da puntu bakar batean oinarritzen, baizik eta deskripzio panoramikoa egiten da eta hartan aldi berekoa da ekintza. Egia esan, hiriko bizitzako elementu modernoenak nabarmentzen dira berlinen presentziaren bidez, XIX. mende erdialdeko urteetan halakoak ugari baitziren hiriburuan, edo gasezko farolek bidean sortzen zuten argiaren bidez, hirurogeigarren urteetan gehienak halakoak baitziren Madrilen, hain zuzen ere. Azken batean, mundutarraren presentzia nabari da, behin eta berriro irudikatzen ziren gizon dotoreekin, neskatxak lagun zituztela, edo gaueko bizitza misteriotsua erakutsita, hiri handietako erakargarri bakar gisa. [Carlos G. Navarro, 2008]
Bibliografia hautatuta
- Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 46, n° cat. 170. (Con el título Escena madrileña nocturna, y atribuido a Ricardo Balaca)
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 8, n° cat. 14. (Con el título Escena madrileña nocturna, y atribuido a BALACA, Ricardo).
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 110-111, n° cat. 40.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 309, 311-312, n° cat. 59.