Bilduma online eta irudien salmenta
Loreontzia tulipekin
Daniels, Andries Francken, Frans, Gaztea
Flandes, aktibo 1599 eta 1640 bitartean Anberes (Belgika), 1581-Anberes (Belgika), 1642
Olioa haritz-oholean
55,6 x 40,7 cm
1620-1625
08/220
2008an eskuratua
Margolan hau XVII. mende hasierako loreen genero flandestarraren adibide bikaina da. Era honetako lan asko Anberesen egiten ziren, eta horien parte bat nazioarteko mer-katura zabaltzen zen. Oso litekeena da margolan hau Espainiara esportatzeko margotua izatea eta 1620ko amarkadan iristea bertara.
Tulipak XVI. mendearen amaieran inportatu ziren Turkiatik, eta margolana egin zenean, nobedade erakargarria eta oso garestia ziren. Askoz ere geroago jakin zen petaloetako filigranak dagoeneko erauzi den, birus baten ondorioa zirela. Bereziak izan zitezkeen, halaber, era horretako beste lore batzuk ere, esaterako anemonak, mota eta kolore askotakoak. Margotutako loreez, benetakoez ez bezala, urte osoan goza zitekeen eta urte osoan azter zitezkeen, gainera. Horrek indartu egiten du lanaren vanitas konnotazioa: dena da iragankorra eta Azken Judiziorako prest egon behar dugu. Pitxerraren oinarriko pauma-tximeletak arima errukiorraren berpizkundea aipa dezake, baina izaki hegaduna izanik, airea ere sinbolizatu dezake. Loreek lurra irudikatzen dute; Neptunok, pitxerrean, ura; eta loreontzi esmaltatuak, sua, osagai hori erabiltzen baita loreontzia egiteko.
Lan honetan bi artistek parte hartu zuten, Anberesko zirkulu artistikoen espezializazio maila handiaren ondorio. Lore sorta Andries Danielsena da; ez da entzute handiko pintorea, eta egin zituen loreengatik da batez ere ezaguna, nahiz eta, beharbada, beste gai batzuk ere landu zituen. Loreontziaren apainketa irudien margolari batek egin zuen, Frans Francken Gaztea ospetsuak. Itsasoaren jainkoa sirena batekin irudikatzen du. Margolana izenpe-tu gabe badago ere, oso ondo identifika daitezke bi eskuak, beste lan batzuekin konparatuta. Esate baterako, tulipetako batzuk eta Danielsen izenpea duen margolan bakarrekoak berdin-berdinak dira. Ez da artista horren data duen lanik, baina loreontziaren apaindurak antzekotasun handiak ditu 1620ko hamarkadaren hasierako Francken pinturarekin; beraz, margolan hau data horren ingurukoa dela pentsa liteke. [F.G.M.]
Bibliografia hautatuta
- Meijer, Fred G. "Anberes, XVII. mendea : Andries Danielsen eta Frans Francken II.aren Loreontzia tulipekin= Amberes, siglo XVII : Florero con tulipanes, por Andries Daniels y Frans Francken II = A Seventeenth-century Antwerp : Vase with Tulips by Andries Daniels and Frans Francken II", B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 4. 2009. pp. 101-127.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 66, n° cat. 46.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 66, n° cat. 46.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 66.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 66.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 248, 257, n° cat. 139.
- Obras maestras de la colección Valdés [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2020. pp. 96-97, n° cat. 16.