Bilduma online eta irudien salmenta
Loreontzia platano, limoi eta liburuekin
Echevarría, Juan de
Bilbao, 14/04/1875 - Madril, 08/07/1931
Olioa mihisean
125,5 x 104 cm
Echevarría (eskuineko beheko angelua)
c. 1917
82/120
1962an eskuratua
Erretratua eta paisaia ez ezik, natura hila ere izan zen Echevarríaren genero gustukoenetakoa. Dena dela, bere ibilbidean, oso aldaketa gutxi egin zituen horrelako lanetan margotu ohi zituen objektuen aukeraketan eta antolaketan -lorez betetako pitxer handiak, liburuak, oihalak, laminak edo miresten zituen artisten margolanak-. Loreontzia -ia beti zeramikazkoa eta sabel handikoa izaten zen- bere konposizioetako funtsezko elementua zen, natura hiletan (protagonista bakarra izaten da bertan) zein bertsio konplexuagoetan. Lan honetan, tapizaz estalitako mahaian jarri du, besteak beste, urreliliz eta bioletaz betetako pitxer handia, bai eta limoiz betetako fruta-ontzia ere. Horien inguruan, liburuak, koadernoak, frutak eta oihal brodatuak eta estanpatuak ageri dira. Azken horiek erdibitu egiten dute nolabait konposizioa zeharretara. Horrela, erraztu egiten da espazio-planoen antolaketa, izan ere, behealdeko eskuinaldean dagoen liburu pilotik abiatuta, irudiak bata bestearen atzetik tartekatzen dira zeharretara, atzealdeko hormaraino. Atzealdeko horma hori lore itxurako apaindurak dituen paper margotuaz dago estalita, eta, bertan, lamina bat dago esekita. Konposizioak batasun kromatiko handia dauka, urdin eta bioleta tonu desberdinez egina baitago.
Ingeniari industrial moduan trebatu bazen ere, Echevarríak margolaria izatea erabaki zuen 1902an. 1903an, Iturrinorekin bidaiatu zuen Parisera, eta, bertan, Durrio ezagutu zuen eta Cézanne, Gauguin eta Van Goghen lanak deskubritu zituen. Erakusketa arrakastatsuak egin zituen 1911ko eta 1912ko Udazkeneko Aretoetan, Europa osotik bidaiatu zuen, eta, 1914an, betiko itzuli zen bere herrialdera. Andaluzian eta Gaztelan pintatu zuen, pertsona baztertuak erretratatu zituen eta 98ko Belaunaldiko kezka intelektual eta moralak jorratzen zituzten lanak egin zituen. Erretratugile gisa, talde horrekin erlazionatutako ia intelektual, idazle eta artista guztiak irudikatu zituen. [Miriam Alzuri]
Bibliografia hautatuta
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 51. (Con el título Florero con plátanos, limones y libros).
- "Cuales fueron los dieciseis cuadros enviados por los rojos al Extranjero, otros trece han sido encontrados en el Carlton", Hierro. 28 de septiembre de 1937. p. 3.
- 50 ans d'art espagnol, 1880-1936 [Cat. exp.]. Bordeaux, Galerie des Beaux-Arts, 1984. p. 105, n° cat. 35.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 176-177, n° cat. 71.
- Gerardo Diego : la literatura y el arte : en el centenario de su nacimiento [Cat. exp.]. Santillana del Mar, Fundación Santillana, 1996.
- La mirada del 98 : arte y literatura en la Edad de Plata [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Cultura, 1998. pp. 204-205, n° cat. 124.
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 50-51.
- Juan de Echevarría, 1875-1931 [Cat. exp.]. Madrid ; Bilbao, Fundación Mapfre ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2004. p. 125.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 148.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 148.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 148.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 69-70.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 69.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 148, n° cat. 104.
- L'Espagne entre deux siècles : de Zuloaga à Picasso [Cat. exp.]. Paris, Réunion des Musées Nationaux, 2011. pp. 108-109, n° cat. 46.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 148, n° cat. 104.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 68-69, n° cat. 31a.
- González de Durana, Javier. Juan Echevarría. Madrid, Fundición Mapfre, 2014. p. 57, il.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 148.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 148.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 34, 36, il.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 216-217, sin n° cat.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 216-217, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 216-217, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 216-217, sin n° cat.
- Mendieta Echevarría, Verónica. Juan de Echevarría, 1875-1931 : biografía y catálogo razonado. Santander, Tantín Cantabria, 2020. pp. 152, 389, n° cat. 218.