Bilduma online eta irudien salmenta
Les poussins (Txitak)
Demarteau, Gilles
Liège (Belgika), 1722 - Paris ?, 1776/07/31
Grabatua arkatz beltz, sangina eta bistre erara paperean
24,2 x 17,8 cm
Demarteau sculpsit (bajo el óvalo, a la derecha), F. Boucher inv. del. (bajo el óvalo, a la izquierda)
1770-1776
XVIII. Mendearen hirugarren laurdena
82/814
María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Boucherren marrazkietatik abiatuta Demarteauk landutako grabatuen artean sarritan erabili zuen pastoralen gaia. XVIII. mendeko musikan, antzerkian eta literaturan oso zabalkunde handia zuen pastoralaren generoak, ingurune naturalaren esparruan garatzen ziren izaera liriko, epiko edo dramatikoko eszenak irudikatzen ziren, eta ingurune natural horretan bizimodu bukoliko mota bat islatzen zuten protagonistek, artzain neskek eta mutilek.
Demarteauk beltzez eta sangina teknikaren arabera birsortutako lan honetan Boucherren produkzioan ohiko estereotipo diren baserritar gazte batzuk ikusten ditugu, txita batzuk harrapatu nahian dabiltza. Horretarako, makurtu egin da mutila eta besoa luzatu du txitak harrapatu asmoz, eta artzain neskak apur bat goratu du bere gona txita horiek atzemateko. Pertsonaiak jarrera horietan irudikatuta Boucherrek halako izaera sentsuala ematen dio eszenari. Lan honek bikotea osatzen du 486. zenbakikoarekin (Pastorala); azken hori era berean Mr Neráren (Van Haren poeta holandarraren alabaren anagrama) paper zorrotik jasoa da: bi gazte irudikatzen ditu maite jolasetan.
Oso literarioak izaki, Boucherren obran artzainak dira protagonista alegiazko mundu batean, "Arkadia" batean, non sentimenduak eta natura idealizatua nagusi baitira edozein errealitate motaren aurrean. Demarteauk irudi hau landu zuenean Frantziako nekazariak txirotuta zeuden zerga ugari ordaindu behar zituztelako; gehiago ez ordaintzeko, zeukaten urria ezkutatzen zuten eta arloteen gisara janzten ziren. Egoera prekario hori, Frantziako Iraultza eragingo zuen arrazoi nagusietako bat izan arren, ez zuen aintzat hartu Demarteauk, eta gisa honetako irudien bidez nekazariek bizi ez zuten egoera idilikoa bezain faltsua hedatzen lagundu zuen. (Javier Novo, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Luna, Juan José. "Obra francesa del siglo XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 46. 1985. s. p.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 86-89. (Con el título Los polluelos)
- Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 58-59.
- Mas allá del negro : el grabado en color en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 20, 98, n° cat. 3.
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p.175, n° cat. 40-a. (Con el título Mujer y niño con pájaros, y atribuido a Francois Bucher)