Bilduma online eta irudien salmenta

Les grands baigneurs (Bainulari handiak)
Cézanne, Paul
Aix-en-Provence (Frantzia), 1839/01/19-Aix-en-Provence (Frantzia), 1906/10/22
Koloretako litografia paperean
47,4 x 56 cm (papera) 42,6 x 52,4 cm (orbana)
P. Cezan... (orbanaren eskuineko behe-angeluan), eta P Cezanne (paperaren marjinaren eskuineko behe-angeluan)
c. 1898
82/369
Joaquín de Zuazagoitia jaunaren dohaintza 1933an
Estanpak inpresionismoari lotutako hainbat artistaren artean (Manet, Degas eta Cassatt) interes handia eragin bazuen ere, Cézanne ia ez zen grabatuaren mundura hurbildu. Bost akuaforte eta hiru litografia baizik ez zituen landu, eta bere ibilbideko bi unetan baizik ez zuen teknika horiekin jokatu. Akuaforteen kasuan, Auversen 1873ko udan eta udazkenean egindako egonaldiaren emaitza direla esan behar dugu, egonaldi hartan grabatuak egin zale ziren Pissarror eta Armand Guillaumin margolariekin eta Gachet doktorearekin egon baitzen Cézanne, eta haiekin batera landu baitzituen bost estanpei dagozkien plantxak.
Laurogeita hamargarren urteetan hurbildu zen Cézanne litografiaren mundura Ambroise Vollard arte saleroslearekin zuen harremanaren ondorioz. Arte saleroslea 1894-1895etik aurrera hasi zitzaien bere galeriako artistei eskatzen maisu inprimatzaileen laguntzarekin estanpa bihur zitezkeen marrazkiak egiteko. Garai hartan litografiaren aurreko interesak bere goren unea bizi zuen Frantzian L'estampe originale bezalako argitalpenei --argitalpen horrek koloretako litografiak egitea sustatzen zuen ordura arte bitarteko tekniko ez artistikotzat hartua baitzen-- eta Societé des Peintres-Litographes fundazioari esker. 1896an, Cézannekin lehenengo aldiz izan eta gutxira, litografiak egitera bultzatu zuen Vollardek, eta arte salerosleak behin eta berriz ekiten zuela ikusirik eta Vollardek aukeratutako inprimatzailearen (Auguste Clot) eskarmentuan konfiantza osoa jarririk, onartu egin zuen Cézannek eskaera. Hiru litografia landu zituen, Autorretratua, Bainulari helduak eta Bainulari gazteak, aurrenekoa zuri-beltzean beste biak koloretan. Segur asko Parisen prestatu zituen hiru konposizioen zirriborroak, 1896. urte amaieraren eta 1897ko apirilaren bitartean: Autorretratua eta Bainulari helduak margolariak kalko paperean egindako zirriborroetatik abiatuta prestatu zituen Clotek; Bainulari gazteak izenburukoari dagokiona, Douglas Druicken arabera, Cézannek berak marraztu zuen harri litografikoaren gainean. Gero, Bainulari gazteak zein Bainulari helduak obren litografiak prestatu zituen Clotek zuri-beltzean, eta Cézannek akuarelaz koloreztatu zituen jarraian plantxak prestatzeko eta inpresioen gidarena egiteko. Bainulari helduak izenburuko obraren kasuan, artistak berak gutxienez hiru proba egin zituen koloretan, eta huts egiteko beldurrik gabe esan dezakegu inprimatzaileak egun Kanadako National Galleryn kontserbatzen dena erabili zuela eredu gisa.
Bainulari helduak izenburuko obra honetan lau gizon ageri dira denbora-pasa eta jarrera ezberdinetan, Aix inguruko aurkintza batean, Sainte-Victoire mendia gibelaldean nagusi. Estanpa honek Cézannek 1876-1877an landutako konposizio handi bat, Bainulariak atseden hartzen (Merion, The Barnes Foundation) birsortzen du; izan ere, behe ezkerraldean, alkandora zuri bat izan daitekeenaren gaineko lastozko kapela eta, irudiaren eskuinaldean, bainularietako bat bermatzen den harriaren gaineko ontzia (agian meloi hustu bat) bezalako xehetasunak ekarri ditu egileak obra honetara. Gustave Caillebotte margolariak jabetzan izan zuen margolan hau, lagun inpresionisten obra asko bildu baitzituen, tartean Cézanneren obra batzuk. Estatu frantsesari legatu zitzaion bilduma hori, baina pieza batzuk baizik ez zituzten onartu, Luxenburgoko Museora eramango zituztenak baizik ez. Baztertuen artean zegoen Bainulariak atseden hartzen izenburukoa. Cézannek obra enblematikotzat zuen, leku garrantzitsua iritsi baitzuen hirugarren erakusketa inpresionistan (1877) eta Caillebotek obra hau eskuratzeko garesti ordaindu baitzion aurreneko jabeari. 1895ean, Caillebotteren legatua Parisen eztabaidagai zen bitartean, Cézannek bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen Vollarden galerian, eta koadro hau erakusleihoan jarri zuten. Handik gutxira margolariaren obra ezagunenetako bat bihurtu zen, eta agian horrexegatik aukeratuko zuten litografietako bat lantzeko eredu gisa. (Miriam Alzuri)
Bibliografia hautatuta
- "Exposición internacional de pintura y escultura", Hermes : revista del País Vasco, n° 46-47. 1919. p. 318.
- Recuerdos artísticos de Bilbao. Bilbao, J. E. Baranda Icaza, 1919. s.p.
- Venturini, Lionelo. Cézanne: son art - son oeuvre. París, Paul Rosenberg, 1936. n° cat. 1156.
- Cherpin, Jean. L'oeuvre gravé de Cézanne. Marsella, Art et Livres de Provence, 1972. pp. 68-69
- Druick, Douglas W. "Cézanne, Vollard and Litography : the Ottawa Maquete for the 'Large Bathers' Colour Lithograph", National Gallery of Canada Bulletin, n° 19. 1974. pp. 1-36.
- Lafuente Ferrari, Enrique. Francisco Iturrino [Cat. exp.]. Madrid, Banco de Bilbao, 1976. p. 85.
- Primera Exposición Internacional de Pintura y Escultura : catálogo [Folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. p. 12.
- Druick, Douglas. Cezanne : The Late Work. New York, Museum of Modern Art, 1977. pp. 119-137.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 175. (Con el título Bañistas).
- Paul Cézanne [Cat. exp.]. Madrid, Museo Español de Arte Contemporáneo, 1984. pp. 228-229, n° cat. 77.
- Paul Cézanne : die Badenden [Cat. exp.]. Basel ; Einsiedeln, Kunstmuseum ; Eidolon-Scweizer, 1989. p. 292.
- Paul Cézanne : the Bathers [Cat. exp.]. Basel, Museum of Fine Arts, 1990. p. 292.
- Rubin, William. Picasso et Braque : l'invention du cubisme [Folleto]. Paris, Flammarion, 1990. p. 43.
- Joos, Petra. Francisco Iturrino, 1864-1924 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1996. pp. 48, 118.
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 40-41.
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 38-39.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 164.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 90.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 134-135, n° cat. 28.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 134-135, n° cat. 28.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 134-135, n° cat. 28.
- Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 26-31, n° cat. 4.
- Dalí, Lorca y la Residencia de Estudiantes [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales, 2010. pp. 185, 330, n° cat. 91.
- Bustreo, Federica. Musée des Beaux-Arts de Bilbao : maîtres anciens et première moitié du XX siècle. Florencia, Scala Group, 2011. pp. 76-77.
- Días de verano : de Sorolla a Hopper [Cat. exp.]. Málaga, Fundación Palacio Villalón, 2014. pp. 126-127, 204, n° cat. 47.
- Mas allá del negro : el grabado en color en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 29, 46, 100, n° cat. 15.
- Onaindia, Mikel. "Aurelio Arteta : director del Museo de Arte Moderno de Bilbao, 1924-1936 = Bilboko Arte Modernoko Museoko Zuzendaria, 1924-1936 = Director of the Bilbao Modern Art Museum, 1924-1936", Ars Bilduma, n° 9. 2019. p. 186.
- Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. p. 52.