Bilduma online eta irudien salmenta
Laranjondopean
Jiménez Aranda, José
Sevilla, 07/02/1837 - Sevilla, 06/05/1903
Olioa oholean
34 x 29,5 cm
J. Jimz. Aranda (beheko eskuineko aldea)
c. 1878-1879
82/15
Juan Ángel Larrea jaunaren legatua 1975ean
Margolan hau ez da Goyaren mundutik ateratako kontuetatik asko urruntzen. Halako gaiak lantzen hasi zen artista sevillar hau Madrilera aurreneko aldiz joan zenean eta Pradoko Museoa lehenengo aldiz bisitatu zuenean, eta geroago nazioarteko merkatuarekin zituen harremanek sendotuko zuten joera horretan, garai hartan Erromako eta Parisko Fortunyren moldeko gai jatorrak eskatzen baitzituzten erruz.
Margolan honetan gortea egiten ageri dira bi lagun, biak egiazko arropekin jantzita eta oso jarrera aztertuan egokiturik; horrenbestez gai bera lantzen duten beste margolan batzuekin erlazionatzen da, esate baterako, Bartzelonako Museoko Maja alaiarekin. Eszena honek hiriko aldiriko baratze bateko zuhaizpeko bazter batera garamatza. Segur asko Sevillako Retiroko baratzeetatik gertuko leku batean landua da, haize zabalean, Alcazarretik hurbil; izan ere, inguru horietan landu zituzten beren aurreneko lanak "haize zabaleko" lehen margolariek edo Guadalquivirreko hiriburuko Arte Ederren Akademia Libreari atxikiriko margolari plennairista deituek; horien artean zegoen Emilio Sánchez Perrier bera (1855-1907).
Obra honek berehala erakarri zuen Jiménez Arandaren arreta, argien eta itzalen efektuak aurkezten zituzten margolanek liluratzen zuten, irudiak ñabartzen eta lausotzen dituzten birtuosismo handiko efektuek. Pintura joko horiek baliatuko zituen sarritan margolariak, askoz ere geroago landuko zituen obretan aplikatu zituen, esate baterako, Kukutan jostatzen eta Galaitasuna izenburuko margolanetan; konposizio lanak badira ere, ongi asko antzematen da halako argi goiztiar batek kutsatuta dagoela. (Juan Fernández Lacomba)
Bibliografia hautatuta
- Pantorba, Bernardino de. El pintor Jiménez Aranda : ensayo biográfico y crítico. Madrid, Bibliográfica, 1972. p. 66, n° cat. 84. (Con el título Bajo los naranjos y, fechada en 1878-79)
- Pérez Calero, Gerardo. José Jiménez Aranda, 1837-1903. Sevilla, Diputación Provincial, 1982. p. 31. (Con el título Bajo los naranjos, lo incluye dentro de la producción de 1878)
- Francisco Pradilla [Cat. exp.]. Madrid, Ayuntamiento de Madrid, Concejalía de Cultura, 1987. reproducido en p. 16. (Con el título Bajo los naranjos).
- José Jiménez Aranda, 1837-1903 [Cat. exp.]. Sevilla, Fundación El Monte, 2005. pp. 244, 245, 330 y 367 y dentro del apartado ”Catálogo general”, p. 367, N° 100. (Con el título Bajo los naranjos, lo incluye dentro de la producción de 1878, en la p. 330 y 367). N° cat. 15
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 130-131, n° cat. 27.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 130-131, n° cat. 27.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 130-131, n° cat. 27.
- El agua en la pintura andaluza [Cat. exp.]. Sevilla, Junta de Andalucía, Agencia Andaluza del Agua, 2007. p. 392.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 266-267, n° cat. 45.