Bilduma online eta irudien salmenta

Langilea harenga eginez
Ibarrola, Agustín
Bilbao, 18/08/1930
Olioa mihisean
126 x 162 cm
Ibarrola
1964
86/10
1986an eskuratua
Bere konpromiso politikoaren ondorioz, mezu esplizitu bezain figuratiboko artea sortu zuen, eta bere lanei kartelen zein horma-irudien antza ematen zien. Hori dela eta, 1930eko hamarkadako propaganda-artearekin, errealismo sozialarekin -konposizioko gai eta motibo batzuk Alexander Deinekaren lanetan agertzen dira-, Sironirekin, garaiko beste italiar batzuekin eta Mexikoko muralgileekin lotu zuten.
Artetaren lanetan gertatzen den bezala, bere gai nagusiak industriako lana, nekazaritza-munduko lana eta itsasoa dira. Ibarrolaren lanetan, ordea, aldarrikapena are agerikoagoa da, gatazka sozialak eta protesta-jarrera orokorra islatzean eta patu historikoak goretsitako proletarioak irudikatzean. 1960-70eko hamarkadetan egin zituen xilografiek Bizkaiko gizarte-borrokako pasarte esanguratsuenen lekukotasuna eskaintzen dute.
Urteen joan-etorrian, bere lanak sinplifikatu egin ziren, eta marrazkia nabaritu zuen, mezuaren gardentasuna albo batera utzi gabe. Langilea harenga eginez bere figurazio sozialeko lan goiztiarra da, eta lantegiko pasarte oldarkorraren irudiaren azalpen espresionista da. (Javier Viar)
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 139-140.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 139.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 138-139, n° cat. 76a.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 359.