L'Aleixareko bista - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

L'Aleixareko bista

Mir i Trinxet, Joaquim

Bartzelona, 1873/01/06-Bartzelona, 1940/04/27

Olioa mihisean

62,5 x 96,5 cm

J. mir Trinxet (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1915-1919

04/2

Victorio Urresti jaunaren dohaintza 2004an

Olio honetan, mendi muinoak eta herriko eliza irudikatzen dituen paisaia ezagunaz gain, "Aleixar" hitz autografoa agertzen da gaur egungo sinaduraren azpian -izan ere, horren azpian beste sinadura bat dago, ozta-ozta irakur daitekeena-. Hain zuzen ere, L'Aleixar Tarragonako herri txiki bat da. Ezaugarri bi horiek -lekua izendatzen duen hitza eta sinadura bikoiztua- ez dira batere ezohikoak Mirren lanetan. Alabaina, garrantzitsuena da lan honetan aurreko urteetako obretan baino errealismo handiagoa dagoela, eta horrek ikuspuntu zabala ireki zuen bere ibilbidean. Errealismo hori logikoa da paisaia soilak dituen lurralde batean, eta, eroaldietara barik, behaketa lasaira eramaten gaituen lurralde batean. Hori dela eta, L'Aleixarreko irudi panoramiko zabal honetan ikusten den moduan, argia modu inpresionistan irudikatzen da.

Mirrek Lluís Granerrekin ekin zion bere ibilbideari, eta Granerren zein Escola d'Olot eskolaren eraginak nabariak dira margolariaren lehenengo lanetan. Bartzelonako Escola de Llotja mitikoan igarotako boladatxoan, etorkizunean margolari izango ziren hainbat lagun ezagutu zituen: Isidre Nonell, Joaquim Sunyer, Ricard Canals eta Ramón Pichot, besteak beste. Horiekin guztiekin La Colla del Safrà (Azafraiaren taldea) osatu zuen, oihaletan kadmio horiak eta okre koloreak erabiltzen zituztenak (hortik zetorkien izena). Talde horretako kideek, bestetik, auzo pobreetako eszenak ere pintatzen zituzten. 1899 eta 1904. urteen artean Mallorcan bizi izan zen, eta, garai hartan, Santiago Rusiñol eta William Degouve margolariekin egoten zen maiz. Halako batean, harrien artean erori zen eta Reuseko frenopatikora eraman behar izan zuten. Bi urte igaro ondoren, Tarragonako L'Aleixar herrira joan zen bizitzera. Parisko teoria abangoardistei aurrea hartu zien eta abstrakzioak egin zituen. Hala ere, 1914 eta 1921. urteen artean, unean uneko argia islatzen saiatzen zen errealismoaren alde egin zuen. 1925etik aurrera, ospe artistikoa eta kotizazioa sendotu egin zituen, eta arrakasta handiko artista izatera heldu zen. [Francesc Miralles]

Bibliografia hautatuta

  • Joaquim Mir : Mallorca y otros paisajes [Cat. exp.]. Girona, Fundació Caixa, 2004. pp. 88-89.
  • Joaquim Mir : Mallorca i altres paisatges [Cat. exp.]. Girona, Fundació Caixa, 2004. pp. 88-89.
  • Colección Urresti = Urresti Bilduma [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 4.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 258-259.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 138.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 138.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 138.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 258-259.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Sevilla, Museo de Bellas Artes, 2007. pp. 258-259.
  • Joaquim Mir : antológica, 1873-1940 [Cat. exp.]. Barcelona, Fundación ”la Caixa”, 2008. pp. 120-121, 169.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 535-537, n° cat. 120
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 138, n° cat. 95.
  • El Modernismo : de Sorolla à Picasso, 1880-1918 [Cat. exp.]. Laussane, Fondation de l'Hermitage, 2011. pp. 94, 254, n° cat. 24.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 138, n° cat. 95.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 138.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 138.