Bilduma online eta irudien salmenta

La lingua di Mozart (Mozarten mihia)
Paladino, Mimmo
Paduli (Italia), 1948/12/18
Teknika mistoa mihisean
230 x 299,5 cm
M. Paladino (atzealdea)
1985
85/321
1985ean eskuratua
Paladinoren pinturan, pertsonaiaz, zeinuz eta objektuz betetako lanak ia desokupaturik dauden beste espazio handi batzuekin tartekatzen dira. La lingua di Mozart azken horietakotzat jo daiteke. Eszena osatzen duten elementu urriek --buru bi, horietako bat bedeinkatzen dagoen esku baten ondoan, suge bi, gurutz erliebedun bi, ahuntz buru handi bat, gurutze bi, atzealdeko kurba erritmikoak, landaredia nahasgarri bat deskribatzen dutela diruditenak-- erritu-poesia sekretua transmititzen dute, bitxikeriak, hieratismoak eta estilizazioak baldintzatuta. Paladinok egiten dituen elkarketa libreak mitoaren eta arlo sakratuaren esparruan gertatzen dira --gutxienez, bere eszenetan agertzen diren objektuak zeremoniaelementu gisa agertzen dira, eta beraren pertsonaietako askok zeremoniazko keinuak egiten dituzte--, nahiz eta bere ikonografia ikuspuntu subjektibo eta kulturalistez elikatu. Hainbat erreferentzia egiten dizkio iragan grekolatindarrari, Erdi Aroko eta quattrocento aroko iraganari, eta Afrika primitiboari; eta horrek espiritu magiko eta tanatikoaren irudikapenak sorrarazten ditu, maskara, mamu, garezur eta gurutzeen bitartez irudikatuta. Paladinoren lana pentsaezina litzateke De Chirico eta Carráren pintura berantiarrik gabe, arte erromatarrak Campiglirengan izandako eraginik gabe edota Marini eta Melottiren eskulturaren estilizaziorik gabe.
La lingua di Mozart lana 1985ean Salzburgon egindako erakusketa kolektibo baten parte izan zen, eta, bertan, Salzburgoko jenioa omentzen zuten artista ezagunek parte hartu zuten.
Enzo Cucchi, Francesco Clemente edo Sandro Chiarekin batera, Mimmo Paladino Napoli inguruan sortutako mugimenduko artista garrantzitsuenetakoa da; mugimendu hori XX. mendeko laurogeiko hamarkadan zabaldu zen, transabangoardia izenarekin. [J.V.]
Bibliografia hautatuta
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 206.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 206.
- Castañer López, Xesqui. "El coleccionismo público en el País Vasco, 1980-1996 : los museos de bellas artes", Goya : revista de arte, n° 68. p. 47.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 204-205.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 204-205.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 204-205.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 206, n° cat. 147.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 206, n° cat. 147.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 369-371, 373-374, 377, n° cat. 202.
- Viar, Javier. Hijos de la angustia. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2019. pp. 256, 325, il.