Bilduma online eta irudien salmenta
Kutxa, sorgin-orratzen irudiekin
Anonimo japoniarra. XX. mendearen hasiera
Lakatua
2,9 x 5,1 x 5,8 cm
Gyokukei y un kao
XX. Mende hasiera
82/1049
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Kaxa zirkularra, apaingarria. Laka beltzez tratatuta dago eta dekoraziozko motiboak ageri ditu azalean. Estalkian bi mariorratz ageri dira modu errealistan irudikatuta, erliebe nabarmenarekin landuta. Urre hautsarekin landuak dira hegoak; laka berdearekin eta gorriarekin gorputzak; txertatutako nakarrezko zatiekin buruak. Urrez tantotutako zirkuluak marrazten du estalkiaren ertza. Dentsitate aldakorrean tantotutako hondoaren aurreko aldean erabat zirkularrak diren urrelili hosto batzuk daude igerian.
Hondoan izen bat eta kaō bat (sinadura antzeko bat) daude idatzita. Gyokukei irakurri behar da bi letra horiekin. Izen horrekin ezagutzen da Mochizuki Gyokukei (1875-1938) margolaria, baina haren aita Mochizuki Gyosenek (1834-1913) ere izen hori erabili zuen ez gutxitan. Biak dira Kyotoko eskolakoak. Sinadurak artista lakatzaileari ez baizik eta zirriborroa landu zuen margolariari egiten omen dio erreferentzia. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 401, 530, 536, n° cat. 126.