Bilduma online eta irudien salmenta
Kutxa, monje baten irudiarekin
Ryukei. XIX. mendea
Lakatua
4,2 x 5,7 x 4 cm
Ryukei (龍,珪,)
XIX. Mendea
82/1142
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Intsentsua gordetzeko oso kaxa txikia. Eserita dagoen monje budista baten irudia ikus dezakegu estalkian. Ondoan, shishi lehoia du, hezten lortu duen basapiztia sakratua. Urushi laka gardenaz tratatutako zuraz egina da oso-osorik pieza hau. Monjearen oinetakoen puntak, abituaren azpitik ageri direnak, nakar ilunez eginak dira.
Zurezko pieza hau landu zuenak oso ongi menderatzen zuen teknika. Inro estutxearen beheko atalean bi karaktere ikus daitezke, Ryukei irakurri behar da, egilearen izena, alegia. Gainera kao bat ikus daiteke, hots, pertsona bat identifikatzen duen ideograma edo sinadura erabat desitxuratua. Zura, bolia eta hezurra lantzen zituen artista bat identifikatzen da izen horrekin, Edo Aroaren amaieran bizi izan zen. Harena da Tokioko Museo Nazionalean kontserbatzen den netsuke bat, giza irudiaren formakoa. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014.