Kutxa luzanga, ilargia itsasoaren gainean erakusten duena - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kutxa luzanga, ilargia itsasoaren gainean erakusten duena

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera

Egur lakatua

3,3 X 6,7 X 21,7 cm

82/961

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Kaxa luzea, estalki laua eta moldura biribilduak ertzetan. Estalkia ezin hobe ahokatzen da gorputzaren ahoan itxuratutako oin atzera eramanean, plano bakarra eratzen dute. Alde luzeetan kaxa ixteko zetazko lokarriak jartzeko uztai bana daude. Kaxa honen ereduak ez dio Edo Aroko molde tradizionalari erantzuten, modernoagoa da. Estalkian ilbetea ikus dezakegu ur korronte bizi baten eta landare xume batzuen atzeko aldean. Goiko aldean, hegazti bat hegan ilargiak argiztatutako hodeien artean. Sormen txikiko eredua da ikonografia. Makie teknikarekin landua da, urre eta zilar hauts proportzio ezberdinak erabiliz. Era berean, urre tantotuak (nashiji) erabili ditu egileak giro lainotsuak irudikatzeko, baita urrezko laukitxoak ere (kirigane) hainbat xehetasun irudikatzeko. Alboetan erronbo formako motiboak errepikatzen dira, eta barneko aldea nashiji urrearekin tantotuta du. Meiji Aroan eta esportatzeko xedearekin landutako kaxa dela uste dugu guk. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 9, n° cat. 61.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 407, 528, 531, 533, 551, n° cat. 130.