Bilduma online eta irudien salmenta
Kutxa, lore eta tximeleta motiboekin
Anonimo japoniarra. XX. mendeko lehen hamarkadak
Lakatua
1,2 x 6,5 x 6 cm
XX. Mende hasiera
82/1016
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Altuera apaleko kaxa txikia. Estalkiak guztiz hartzen du kaxaren gorputza. Laka beltzez tratatuta dago, gainean apaingarriak ditu erantsita. Shippo-nuru deritzon teknikaren arabera daude apainduta estalkia eta kaxaren alboak: motiboak kobrezko hari finekin daude itxuratuta, harien arteko hutsuneak kolore ezberdinekin beteak, esmaltearen edo cloisonné delakoaren moduan. Meiji Aroan asmatutako teknika berria da, Japoniako bi dekorazio arteak biltzen ditu, urushi laka eta cloisonné, artea berritzeko xedearekin. Loreetako petalo guztiak eta tximeleten hegoak kobrezko hariekin itxuratuta daudela ikus daiteke, eta urre hautsak edo urushi gorriak betetzen dituztela gune ezin txikiagoak. Peonia lorea da motibo nagusia. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 397, 528, 530, n° cat. 123.