Kutxa, antzarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kutxa, antzarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendea

Lakatua

4,9 x 5,5 x 10,1 cm

XIX. Mendea

82/1092

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Prisma itxurako kaxa soila. Taula lau bat da estalkia, ifrentzuan listoi batzuk dauzka kaxan ahokatzeko. San-buta deritzo sistema horri. Soilik laka gardenaz tratatuta dago zura, zainak agerian daude. Hondo horren gainean ageri dira makie teknikarekin landutako dekoraziozko motiboak. Kijimakie izenaz ezagutzen da aldaera hau. Urre tamaina ezberdinak aplikatzen dira: txikiak (nashiji), ez hain txikiak (hirame) eta zati karratuak (kirigane). Estalkian bi antzara ikusten ditugu zoruan mokoka eta basa landare bat. Alboetan aihen-belar batzuk ikus ditzakegu beren fruituekin. Marrazkia ongi landuta dago, arina da pintzelaren mugimendua. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 429, 528, 535, n° cat. 142.