Bilduma online eta irudien salmenta
Kuros ?
Anonimoa, VI-V. mendea, K. a.
Brontzea
10,36 x 3,12 x 1,49 cm
82/901
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gizon baten irudia, zutik. Gorputzak sendo hartzen du atseden bi zangoen gainean, zangoak laburrak, zuzenak eta irekita, aztalen zabalgune arin baten bidez baizik ez zaiola artikulazioa hautematen. Laburrak eta finak ditu oinak. Aldakak estutu egiten dira gerrialdean, sexua adierazi gabe du, eta bularraldea sorbaldetarantz zabaltzen da, sorbaldetatik besoak arku txiki bat eratuz erortzen direla, eskuak irekita eta aldaketan jarrita. Hotzean egindako ebakien bidez daude irudikatuta hatzak. Luzea da lepoa, burua obalo formakoa da aurpegian, kopeta oso garaia, burugainekorik edo ilerik ez. Hotzean landuak dira hazpegiak, ebaki batzuk ahoa, bekainak eta begiak irudikatzeko, baina sudurra zizel kolpeekin egina dela ematen du. Buruaren alde bietan arrautza formako xaflen moduko belarriak ditu itsatsirik. Bularrean eta bizkarrean karrakaz egindako marrak nabari dira, baita buruaren gibelaldean ere. Buruaren atzeko alde hori goitik behea moztuta du, horregatik ematen du buruaren goiko aldeak joera zorrotzeko forma duela.
Despeñaperroseko santutegietako botozko irudi iberiarrekin dituen antzekotasun ugarien artean, gure aleak ezaugarri berezi batzuk ditu. Hasteko, gizon bat dela esan genezake, gisa honetako brontzeen artean egiten diren sailkapen formaletan ez baitago besoak irekita eta eskuak aldaketan jarrita dituzten emakume biluzien talderik. Bestalde, gizon baten irudia baldin bada, Greziako kuroien ohiko jarreratik gertuen dagoen irudietako bat litzatekeela esan behar dugu, eta gogoen eduki behar da kuroi horiek direla eredu ikonografiko honen jatorria. Hala eta guztiz ere, buruaren formak, kopeta handiarekin, antz handia du belo batez jantzita dauden emakumeen buruekin, belo horien azpian emakumearen altuera goratzen duen orrazi antzeko bat egon zitekeela pentsa baitaiteke, baina gizonen kasuan kopeta askoz ere txikiagoa izan ohi da.
Hortaz, argitara emandako bildumetan ordezkaritza apala duen brontze egile batek edo tailer batek landua da irudi hau. Bestalde, piezak behar bezala itsatsita ez daudenez, karrakaz egindako ukituak dituenez, inperfekzio kutsu bat dario irudi honi, baina guztiz bateragarria da piezaren erakarri orokorrarekin. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 319-321, n° 57.