Bilduma online eta irudien salmenta

Kristoren eta Emakume Santuen elkartzea
López Portaña, Vicente
Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22
Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin
12,8 x 17,7 cm (papera) 9,9 x 14,9 cm (irudia)
Lopez f.t (ezkerreko behe-angeluan)
c. 1798-1800
82/801
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko zortzigarren geldialdia lantzeko marrazkia.
Ebanjelioko pasarte bat irudikatzen da bertan (Lucas XXIII, 27-31). Emakume batzuk Kristorengana hurbildu dira, negar batean ari dira Berreroslearen bizitzaren patuaren aurrean. Haiengana zuzenduta halaxe esan die Nazaretarrak: "Jerusalemgo alabak, ez egin nigatik negar, egizue negar zeuengatik eta zeuen seme-alabengatik".
Berriz ere Vicente Lópezek halako tentsioa sorrarazi du ezkerretarantz inklinatuta dagoen Zirineoaren irudiaren eta kontrako aldera inklinatuta dagoen Kristoren irudiaren artean, betiere mintzaira barroko peto-petoan.
Bereziki deigarria da emakume sainduen taldea, kontraste bizikoa, eta gibelaldeko erromatar zenturionaren irudia, emakumeak urrunarazten saiatzen ari dena besoa keinu azkar batez goraturik. (José Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 50-51, fig. n° 15.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 128-129.