Bilduma online eta irudien salmenta
Kristoren eta Emakume Santuen elkartzea – 85/260
Gamborino, Miguel
Valentzia, 1760 - Madril, c. 1828
Xixela paperean
26,7 x 37,7 cm (papera) 13,5 x 18,7 cm (orbana)
M. Gº (eskuineko beheko angelua)
c. 1798-1803
85/260
1985ean eskuratua
Gurutze Bideko zortzigarren geldialdia. Zintzoki kopiatu du lan hau prestatzeko marrazkia, baina uniformeegia da irudien itzala, ñabardurak falta dira, zorrotz urratzen dira itzaleztatu gabeko guneak, ia modu tenebrista batean, erabat beltza den hondoaren aurrean, lehen planoko bi emakumeen irudietan ikus daitekeen bezala, bereziki mantu batez jantzita dagoen emakumearen irudian, haren hazpegiak eta bolumena nekez bereiz baitaitezke elkarren artean gurutzatzen diren marren sare trinkoaren artean. (Jose Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 50-51, fig. N° 16.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 156-157.