Bilduma online eta irudien salmenta

Kristoren ehorzketa – 85/266
Gamborino, Miguel
Valentzia, 1760-Madril, c. 1828
Xixela paperean
26,5 x 37,9 cm (papera) 13,7 x 19 cm (orbana)
M. G. (eskuineko beheko angelua)
c. 1798-1803
85/266
1985ean eskuratua
Gurutze Bideko hamalaugarren geldialdia. Grabatzaileari erronka handiena planteatu zion irudia da, gisa honetako kalitateei begira oso egokia ez den teknikarekin, taila arinarekin alegia, zaila baita tonalitatearen alorreko ñabardurak lortzea. Argi dago Miguel Gamborino bezalako grabatzaile baten nortasun xumeak ezin zitzakeela Lópezek konposizio honi begira landutako marrazkiaren araberako mailaketa meheak islatu, eta ondorioz, irudi honetan oso uniforma da intentsitatea, oso iluna tonalitatea, nahiz eta egileak erronka ongi gainditu zuen marrazkilariaren diseinua besteetan baino modu zorrotzagoan kopiatu zuelako. (Jose Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 62-63, fig. N° 26.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 168-169.