Kristoren bigarren erorketa Kalbarioko bidean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kristoren bigarren erorketa Kalbarioko bidean

López Portaña, Vicente

Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22

Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin

12,7 x 17,7 cm (papera) 9,9 x 14,9 cm (irudia)

V.te Lopez f.t (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1798-1800

82/800

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko zazpigarren geldialdia lantzeko marrazkia.

Jesus bigarrenez jausi da, Judizio Atea deituaren aurrean, bertan ebazten baitzituzten epaileek epaiak, eta bertan sinatzen baitziren heriotza zigorrak

Soldadu aztoratuen eta oihalen artean, borreroen jarrerek tentsio handia eragiten dute Nazaretarraren gerria inguratzen duen sokatik indarrez tiraka ari den eta gorputza alde horretarantz inklinatuta duen ezkerreko irudiaren eta beste borreroaren eta Zirineoaren artean, gurutzeari tiraka ari baitira kontrako norakoan, beren indar guztiarekin eta gorputz osoarekin.

Serie osoa kontuan harturik, agian marrazki honetan dago ongien irudikatuta Jesusen aurpegia, izan ere, hazpegiak xehetasun handiz daude landuta, eta aurpegiaren espresioak ezin hobe islatzen du bizi duen mendekotasun egoera lazgarria. (José Luis Díez, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 48-49, fig. n° 13.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 126-127.