Bilduma online eta irudien salmenta
Kristo zutabeari lotuta eta Pietatea
Pietateko Maisua
Toledon dokumentatua, 1400 eta 1410 bitartean
Tenpera mihisean
84,8 x 125,5 cm
Finales del siglo XIV-principios del siglo XV
69/129
1959an eskuratua
Mihise hau XIV. mendearen amaieran eta XV.aren hasieran Toledora heldutako margolari italianizatzaileen kalitatea ondoen erakusten duen piezetako bat da, bai eta ondoen kontserbatuta dagoenetako bat ere. Egilea jatorri italiarreko maisutzat hartu izan da; izan ere, figurak kolorearen erabileraren bitartez osatzeko gai zen, Giottoren pertsonaiak gogorarazten duen nolabaiteko idealizazioarekin eta monumentaltasunarekin. Txipreko Esteve Rovira aipatu izan da obra hauek Toledon egin ahal izan zituen margolari ibiltari gisa, Italiako hegoaldeko pinturak ezagutu ostean. 1387an, Esteve Rovira maisuak Toledoko Katedraleko erretaula nagusia egiteko enkargua jaso zuen, eta, bien bitartean, beharbada, beste zenbait lan ere egin ahal izan zituen, tartean mihise hau.
Margolanak, oraindik ere, ornamentazio geometrikodun marko apaingarria dauka. Garai batean, markoak multzoko eszena guztiak inguratuko zituen, baina, gaur egun, ez dago halakorik Natibitatearen piezan (inb. zenb. 69/128), lehen lotuta zeuden arren. Museoaren dokumentazioaren arabera, obra horien jatorria Toledoko komentu bat da. Pintatutako zume hostoestuak nahiko maiz agertzen dira Erdi Aroari buruzko garai hartako dokumentazioan, elizgizonen, nobleen eta burgesen ondasun erlijiosoen eta etxeko gauzen barruan. Hala ere, obra hauek duten kalitate handia, gortina mota hauen erabilera sarria jasotzen duen Toledoko testuinguru erlijiosoa, eta jatorria komentu batean duela kontuan izanda, pentsa daiteke lanok erabilera publikoa izango zutela, jaiegunaren arabera erretaula jakin bat ezkutatzeko erabiliko liratekeen gortina gisa.
Pietatearen irudikapen hau lurralde hispaniarrean ikonografia horren inguruan kontserbatu ziren formatu handiko lehenengo adibideetako bat dela esan daiteke. Bertan, Toledon irudikatutako drama liturgikoen eragina dago islatuta, eta errukira eta deboziora bultzatzen zuen, konposizioa inguratzen duten bertsoetako batekin: «O, zuek, mendi goibel honetatik / pasatzen zaretenok, / eskatzen dizuet nire minari / begiratzeko, eta esateko / nirea bezalako minik ba ote dagoen!». (Matilde Miquel Juan)
Bibliografia hautatuta
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 60, n° cat. 129. (Con el título Cristo a la columna y Piedad, y atribuido a HORCAJO, Maestro de).
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 31-32, n° cat. 2. (Atribuida al Maestro de Horcajo)
- Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao [Cat. exp.]. Roma, Leonardo-De Luca Editori, 1991. pp. 21-22, n° cat. 1. (Con el título Cristo legato alla colonna e Pietà, y atribuido al Maestro della Pietá)
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 13.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 14.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 14.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 14.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 15, n° cat. 4.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 15, n° cat. 4.
- Miquel Juan, Matilde. "Pintura, devoción y piedad en Toledo a principios del siglo XV = Painting, devotion and piety in Toledo in the early 15th century = Pintura, debozioa eta pietatea XV. mendearen hasierako Toledon", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 7. 2013. pp. 49-87, 239-253.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 16.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 16.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 34-35, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 34-35, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 34-35, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 34-35, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 240, 245, n° cat. 135.