Bilduma online eta irudien salmenta
Kristo, jantziez gabetua
Gamborino, Miguel
Valentzia, c. 1760 - Madril, c. 1828
Xixela paperean
26,6 x 37,8 cm (papera) 13,5 x 19 cm (orbana)
M. Gº (eskuineko beheko angelua)
c. 1798-1803
85/262
1985ean eskuratua
Gurutzea jasotzea irudiarekin batean, soilik kasu honetan ezagutzen dugu grabatua baina ez bere ereduarena egingo zuen marrazkia. Marrazkia galdu egingo zen gaur egungo norakora iritsi arte sorta horrek biziko zituen gorabeheretako batean, baina marrazki horren konposizioa zirriborratzen duen apunte bat kontserbatu da. Gurutze Bideko hamargarren geldialdia irudikatzen du. Bertan, behin Golgotako gailurrera iritsita, indarrez kendu diote borreroek Kristori tunika, eta behazunarekin nahasitako ardoa eman diote edaten (Mateo XXVII, 34). Nabarmena da eskuineko borreroaren itxura ankerra, karikatureskoa ia, aipagarria da Kristoren anatomiei emandako tratamendu guztiz indartsua, baita azpilari eusten dion borreroaren itxura ere, proportzio ia manieristakoa, Lópezen aurreneko estilo valentziarrari berezkoa zaion ezaugarria baita. Atzeko aldean lurrean dago gurutzea, eta soldaduak Kristo gurutziltzatzeko eskailera ari dira prestatzen. (Jose Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 54-55, fig. 19.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 160-161.