Kristo gurutzea bizkarrean duela - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kristo gurutzea bizkarrean duela

López Portaña, Vicente

Valentzia, 1772/09/19-Madril, 1850/06/22

Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin

12,2 x 18,4 cm (papera) 9,9 x 15,1 cm (irudia)

V.te Lopez f.t (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1798-1800

82/795

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko bigarren geldialdia lantzeko marrazkia.

Irudi honetako pasartean, buruan jada koroa arantzaduna duela, Kristo gurutzea hartzera behartu dute, bitartean soldadu batek eta borrero batek heldu diote gurutzeari. Beste borrero batek altxatuta du eskuineko besoa, eta makila bati eusten dio Kristo zigortzeko prest. Soldadu talde aztoratuek eta erromatar eta judutar zaldizkoek ezin hobe egokitzen zaion zarata eta nahasmendu giroa eransten diote pasarte honi.

Modu homogeneoan daude antolatuta pertsona taldeak, ur koloreen intentsitate ezberdinek argi eta garbi bereizten dituzten planoetan banatuta. Horrenbestez, lehenengo soldadu taldeak, ilun-argi bizian irudikatuak, eszena nagusira bideratzen du ikuslearen begirada, eta gainerako soldaduek eta jendetzak atzeko oihal soilarena betetzen dute tonalitate gris leun eta uniformean.

Antza honako pasarte hau da konposizioaren ikuspegitik Lópezi arazo handienak planteatu zizkiona, horixe salatzen dute Liburutegi Nazionalean kontserbatzen diren marrazki hau landu aurreko bi zirriborroek. (José Luis Díez)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 34-35, fig. n° 3.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 116-117.