Kristo eta Veronica - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kristo eta Veronica

López Portaña, Vicente

Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22

Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin

12,6 x 17,6 cm (papera) 10,1 x 14,9 cm (irudia)

Vte López f.t (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1798-1800

82/799

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko seigarren geldialdia lantzeko marrazkia.

Ebanjelioetan jasota ez dagoen arren, Kristoren Nekaldiaren pasarte hauxe da XV. mendetik gehien irudikatutako pasarteetako bat mendebaldeko kristau pinturaren historia luzean; izan ere, XV. mendetik aurrera zabalkunde handia izan zuen ikonografia horrek.

Eszena honetan emakume bat jendetzaren erditik hurbildu zaio Kristori bere zapiarekin izerdia eta odola kentzeko. Horrenbestez geratuko zen Kristoren irudia oihalean irarrita ("vero icono"), horrexek sorraraziko zuen Aurpegi Saindua, Kristautasunaren erlikia handienetako bat, "bertsio" ugari dituena.

Marrazki honetan, lausoki bada ere, hauteman egiten da Vicente Lópezen aldaketa Madrilgo akademian besteak beste Francisco Bayeu bezalako margolarien bidez ikasi zuen klasizismorantz hurbiltzeko. Maisu horren eraginak agerikoak dira Veronikaren irudian, emakume sendoa da, gorputzez zabala eta handia, jantzi kizkurren mugimendu bihurgunetsuez eta arinez bilduta baina. (José Luis Díaz, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 46-47, fig. n° 11.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 124-125.