Kristo eta Veronica - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kristo eta Veronica – 85/258

Gamborino, Miguel

Valentzia, 1760-Madril, c. 1828

Xixela paperean

26,6 x 33,8 cm (papera) 13,7 x 18,9 cm (orbana)

M. Gº (eskuineko beheko angelua)

c. 1798-1803

85/258

1985ean eskuratua

Gurutze Bideko seigarren geldialdia. Hain zuzen ere irudi honetan hautematen da ongien Miguel Gamboinoren erdi mailako kalitatea besteen konposizioak birsortzeko grabatzaile gisa. Irudi hau eta berau lantzeko marrazkia arretaz erkatzen baditugu, halako zailtasuna planteatzen duten xehetasunetan aldeak badirela ikusiko dugu, hori bai, alde txikiak; esate baterako, Kristoren ezkerreko belaunaren profilean, bihurgunetsua marrazkian, ia zuzena grabatuan, edo irudien jarreren aldaketan, esate baterako zaldiarenean, edo pertsonaien espresioen aldaketan, esate baterako Kristoren eta Veronikaren aurpegietan. Eta emakumearen ezkerreko sorbaldako itzalak ez du Lópezek konposizio honen ereduarena egiteko xedean landutako diseinuaren araberako tonalitate mailaketa leuna erakusten. (Jose Luis Díez, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 46-47, fig. N° 12.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 152-153.