Komachi, poema-liburua garbitzen - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Komachi, poema-liburua garbitzen

Shigenaga, Nishimura

Japonia, 1697-1756

Xilografia

31,8 x 14,9 cm

Gako Nishimura Shigenaga hitsu (晝,工,西,村,重,長,筆,) y sello del artista Shigenaga

c. 1730

XVIII. Mendearen lehen erdia

82/765

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Hosoban formatuko konposizio bertikal honek oso ongi irudikatzen du nishiki-e koloretako xilografiak inprimatzen hasi aurreko XVIII. mendearen lehen erdialdeko ukiyo-e artea. Tinta beltzez inprimatuta dago, eta ondoren meheki koloreztatuta dago pintzelez, distira areagotzeko animalia kola edo nikawa aplikatu duela egileak paperean. Urushi-e deritzo teknika horri, amaitu ondoko itxurak antz handia duelako urushi lakarekin. Nishimura Shigenaga artista eta berritzaile ospetsua da egilea, eta lana Sagamiya Yohei argitaratzaileak plazaratu zuen 1730. urte inguruan, nahiz eta haren zigilurik ez den ageri. Literatura munduko pasarte guztiz ezagun batean dago oinarrituta irudi hau. Era berean, noh antzerki motara eraman zuten, izan ere, Komachiren zazpi pasarteak antzezteko erabili zuten, Heian Aroko Ono no Komachi izeneko poeta handiaren zazpi pasarteak irudikatzeko, inperioko gorte fineko edertasunaren eredu baitzen. Ezkon nahian zebiltzan batzuen aurrean agertutako arbuioa, olerkariaren arrakasta literarioa eta jazoerez beteriko zahartzaro xarmarik gabea ukiyo-e artearen herri kulturaren erreferentzia bihurtu ziren Edo Aroan, eta sarri askotan parodiaren xede izan ziren plazer auzoetako goi mailako prostituten maila bertsura eramanda. Kasu honetan ez dago parodiarik, zazpi pasarte ezagunetako baten irudikapen zintzoa baizik, Soshiarai Komachi deritzon pasartearena, hain zuzen.

Inperioko gorteko ohiko poesia lehiaketa baten bezperan olerki bat ondu zuen Komachik, irudiaren goiko aldean dago idatzirik, eta honela zioen: Makanakuni / nani wo tane tote / ukikusa no / oishigeruran, hots, korrontea inguratuz hazten diren algen oparotasuna inork ere aldatu ez izateagatik gertatzen ote zen galdetzen zion bere buruari olerkari menderakaitzak. Errezitaldi egunaren aurreko gauean olerkiaren berri izan zuen Otomo no Kuronushi poetak, eta bere arerioa jokoz kanpo uztearren poesia antologia ezagun bateko (Man'yoshu) liburu batean idatzi zuen, plagio egin izana leporatu nahi izan zion. Komachi onik atera zen Kuronushik jarri zion tranpatik: bere olerkia liburura ekarri berria zela argudiatu zuen, tinta artean lehortu gabe egongo zela, eta uretan sartu zuen papera. Hain zuzen ere jauregi inperialean daudela, olerki liburua garbitzeko azken ekintza hori dago irudikatuta eszena honetan, olerkariaren beste pasarte batzuk irudikatzen duten zazpi eszenetan lehenengoa. Japoniar poesia klasikoko Sei Poeta Hilezinetatik bi dira Komachi eta Kuronushi. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 233, 252-253, n° cat. 63.