Kalbarioa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kalbarioa

Anonimo katalana. XV. mendearen erdialdea

Tenpera oholean

100,6 x 85,6 x 8,1 cm

c. 1450-1460

69/267

1959an eskuratua

Tamaina txikiko taula bat da. Garai batean, tamaina ertaina izango zuen erretaula baten erdiko kalearen burualdean egongo zen ziurrenik. Osagai morfologikoak ikusita, hau da, alboetako pinakuluak, eszena inguratzen duen arku konopiala errematatzen duen lore handia edo landare-dekorazioa duen eremua aintzat hartuta, bistan da goialdeko konpartimentu bat dela. Bestetik, ikonografiari erreparatuta, ziurrenik, erdialdean egongo zen kokatuta, jakina denez garai gotikoan gai hori maiz azaldu baitzen Espainiako erretauletako atikoetan

Konposizioak kontuan hartzeko moduko pertsonaia-kopurua batzen du, baina nahiko soila da, hala ere. Gurutziltzatua erdialdean dago, behar den moduan, konposizioa bi zatitan erdibitzen; eta bere alboetara figuranteen ohiko bi taldeak daude: ikuslearen ezkerraldean, Ama Birjinarena; eskuinaldean, berriz, San Joan Ebanjelaria buru duen multzoa. Gurutzearen bi alboetara eserita agertzen dira biak, garai hartan Kataluniako margolaritzan tradizio luzea zuen eta Valentziako hamabosgarren mendeko pinturan, nazioarteko Gotikotik aurrera, izugarrizko arrakasta izan zuen formula bati jarraiki. Egia esan, Maria eserita eta begiak zabalik agertzen da, San Joan eta inguruan dituen emakume santuak bezala.

Konposizio ireki baten alde egin da, eta irudi erdiak sartu dira, alboetako muturretan luzetara ebakitakoak. Konposizio estatikoa eta barea da. Urruti geratzen dira mende horren hasieran Guerau Gener edo Joan Mates bezalako margolariek Katalunian egin zituzten kalbario gorabeheratsuak. Eszenan parte hartu ohi duten zaldiak ere ez dira irudikatu, nahiz eta Longinos, lantzadun zenturioia (Marien gainetik agertzen da haren lantza), ekidoren baten gainean doala sumatu daitekeen. Figuranteen multzoa interesik gabeko paisaiaren lehen planotik sakabanatzen da. Lur idorra da, gorabehera urrikoa. Harri txintxarren multzoak baizik ez dira doi-doi ikusten, han eta hemen sakabanatuta, eta bidezidor bat ere bai, urrunerantz sigi-saga doana. Urrunean, zuhaizti txiki bat eta arkitektura xehe eta metatu bat hautematen da: Jerusalemen ohiko irudikapen sinbolikoa. Eta hori guztiori, iztukuzko hostoz eta puntzoi-markaz betetako zeru urrekara baten azpian. (Cèsar Favà)

Bibliografia hautatuta

  • Post, Chandler Rathfon. A History of Spanish Painting. Harvard, Harvard University Press, 1930-1966. Vol. VII, Part. I, p. 375.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 126, n° cat. 267. (Con el título El Calvario, y atribuido a ANÓNIMO ESPAÑOL DEL SIGLO XV).
  • Gudiol Ricart, José ; Alcolea i Blanch, Santiago. Pintura Gótica Catalana. Barcelona, Polígrafa, 1986. pp. 181-183, n° cat. 518, fig. 898.
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 373-377. (Con el título Calvario, y atribuido a Anónimo catalán de la segunda mitad del siglo XV ¿Ramón Solá II?)
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 202, 203, figs. 129, 129a. (Con el título 'Calvario', y como Anónimo Catalán de la segunda mitad del siglo XV [¿RAMÓN SOLÁ II?])
  • Galilea Antón, Ana María. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1994 : asterlanak, albistak = Anuario 1994 : estudios, crónicas. 1995. pp. 21, 27, 42. (Con el título Calvario, y atribuido a ANÓNIMO CATALÁN DE LA SEGUNDA MITAD DEL SIGLO XV (¿RAMÓN SOLÁ II?) )..
  • Galilea Antón, Ana María. La pintura gótica española en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1995. pp. 260-263. (Con el título ”Calvario”, y como Anónimo catalán de la segunda mitad del siglo XV)
  • Favà Monllau, Cèsar. "El Calvario cuatricentista catalán del Museo de Bellas Artes de Bilbao : esbozo para un contexto artístico = The Quattrocento Calvary fron Catalonia at the Bilbao Fine Arts Museum : an outline of the artistic context = Bilboko Arte Ederren Museoko XIV. mendeko Kalbario katalana : testuinguru artistikoaren zirriborroa ", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 8. 2014. pp. 47-83, 233-248.