Kalbarioa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kalbarioa – 88/13

Anchieta, Juan de

Azpeitia, Gipuzkoa, 15/03/1533 - Iruña, 1588/11/30

Egur polikromatua

55 x 43,5 x 9,5 cm

ANCHETA / el de navarra faciebat (atzealdea)

c. 1576-1580

88/13

1988an eskuratua

Egurrezko aldare eramangarria da, eta antzinako belus berdez egindako atzealdeaz tapizatuta dago. Atzeko aldean, «ANCHIETA el de navarra façiebat» inskripzioa dago XVI. mendeko letraz eta tinta beltzez idatzita. Beraz, autorearen sinadura dela esan daiteke. Horrez gain, aldarea Azpeitikoa dela kontuan hartuta, lana Juan de Anchietarena dela diogu. Oso enkargu berezia izan daiteke, eta eskala txikian trebea zela erakusteko aukera eman zion eskulturagileari, nahiz eta monumentu-multzoetara ohituta zegoen. Horra hor Briviescako, Zumaiako, Kasedako, Burgosko katedraleko edo Tafallako erretaulak. Medina de Riosecon ikasi zuen Antonio Martínezekin, eta, ondoren, Gaspar Becerrarekin lan egin zuen Astorgako erretaulan. Bertan, hain zuzen ere, Migel Angelen estiloko eta filiazio erromatarreko eskultura ikasi zuen. Valladoliden Juan de Junirengandik hurbil egon zenez, teknika findua eta nolabaiteko espresionismo emozionala bereganatu zituen. Anchieta Iruñan finkatu zen 1576an, eta, bertan, hil arte izan zuen tailerra. Hori dela eta, «Nafarroakoa» dioen inskripzioa kontuan hartuta, badirudi lan hau hirian finkatu zeneko lehen urteetan egin zuela.

Kalbarioa hiru burezurdun haitzen gainean altxatzen da. Kristoren, Dimasen eta Gestasen gorputzak azterketa anatomiko landuak dira. Kristo aurrez aurre dagoen arren, lapurren irudiak jarrera osagarrietan bihurtzen dira lokailuetatik askatu nahian, Migel Angelen Esklaboak lanean gertatzen den bezala. Multzo honek Valladolideko Eskultura Museo Nazionalean dagoen Alonso Berrugueteren Kalbarioa lanarekin du zerikusia. Anchietak modu berean lan egiten du eskala txikian zein monumentalean, Migel Angelen estilo klasikoari eusten diola kontuan hartuta eta Kristoren biluzia nola tratatzen duen ikusita, Tafallako edo Iruñako katedraletako beste gurutziltzatu handi batzuen antzekoa delako. Beraz, argi eta garbi dago euskal eskulturagileak egin zuela kalbario hau, eta biluzia maite zuen Errenazimentuko eskulturagilearen lan zaindua bezain magistrala dela. [María Concepción García Gainza]

Bibliografia hautatuta

  • García Gaínza, María Concepción. "Sobre el Calvario firmado por Anchieta del Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1988 : asterlanak, albistak = Anuario 1988 : estudios, crónicas. 1989. pp. 35-38.
  • Gállego, Julián. Doce años de adquisiciones de arte antiguo = Hamabi urte antxinako artelanak erosten. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1993. n° cat. 14.
  • Montero Estebas, Pedro María ; Cendoya Echániz, Ignacio. "Escultura de los siglos XVI al XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = Anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. pp. 73-89.
  • Plazaola, Juan; Kortadi, Edorta ; García Gaínza, María Concepción. Juan de Anchieta, eskultorea-escultor. Donostia-San Sebastián, Museo Diocesano, 1998. pp. 20-21.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 43.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 43.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 43.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 15.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 15.
  • García Gaínza, María Concepción. Juan de Anchieta : escultor del renacimiento. Pamplona ; Madrid, Gobierno de Navarra ; Fundación Arte Hispánico, 2008. pp. 165-166.
  • El esplendor del Renacimiento en Aragón [Cat. exp.]. Zaragoza ; Bilbao ; Valencia, Gobierno de Aragón ; Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Generalitat Valenciana, 2009. p. 263, sin n° cat.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 43, n° cat. 29.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 43, n° cat. 29.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 15, n° cat. 1.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 43.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 43.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 76-77, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 76-77, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 76-77, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 76-77, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 244-245, n° cat. 137.