Bilduma online eta irudien salmenta
Kain
Rehberg, Friedrich
Hannover (Alemania), 22/10/1758 - Munich (Alemania), 20/08/1835
Olioa mihisean
257,5 x 201 cm
F. Rehberg pinx. Rom. (eskuineko beheko angelua)
c. 1791-1795
69/200
Quintoko baroiaren dohaintza 1914an
Kain margolana Rehbergen ekoizpen artistikoaren adibide paradigmatikoa da, bai eta bere lanaren patu kritikoaren adibide ere. Bestalde, Europan XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran nagusi izan ziren gustu klasizisten erakusgarri ere bada. Margolan honetan, fratrizidaren irudi arketipikoak erakartzen du arreta guztia, bere arma-rekin eta bekatua irudikatzen duen sugearekin. Atzean ikusten den paisaia -hildako anaia, Abel, eta gurasoak, Adan eta Eva, agertzen dira bertan- eremu idilikoa da gizakiarentzat; izan ere, Neoklasizismoan unibertsoaren erdigunetzat hartzen zen gizakia. Formaren ikuspegitik, nabarmena da estatua klasikoek Kainen gorputzean duten eragina, eta lanaren osaera plastikoak harreman zuzena du klasizismoko pintura literarioaren izaera dogmatikoarekin. Kasu honetan, jatorrizko justiziaren apologia piktorikoa egiten du, eta zerutik igarotzen den jainkozko izpiaren bitartez irudikatzen du hura.
Leipzigen eta Dresdenen hasi zituen ikasketak, eta, gero, Erroman osatu zituen; hara joan zen, hain zuzen ere, Errenazimentuko italiar pinturak eta Antzinaro klasikoko lanek erakarrita. Garrantzizko lekua hartu zuen Erromako gizartean, eta baita izeneko margolari gisa ere; beraren lanek leial eutsi zieten klasizismo piktorikoaren arau puristei. Alabaina, ezaugarri hori dela eta, eta eztabaidarako zuen joera eta mugimendu artistiko berrien kontrako jarrera itxia dela eta, berehala ahaztu ziren bai bera bai bere lanak. [Javier Novo González]
Bibliografia hautatuta
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 91.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 91.
- Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 28, n° cat. 77. (Con el título Caín, y atribuido a F. Rebberg)
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 93, n° cat. 200. (Con el título Caín, y atribuido a REHBERG, Federico).
- Castañer López, Xesqui. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995. pp. 272-274.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 73.
- Mujeres impresionistas : la otra mirada [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 15.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 91.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 91.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 91.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 94-97, n° cat. 3.
- Novo González, Javier. "Friedrich Rehgberg margolariarenganako hurbilketa Bilboko Arte Eder Museoko <i>Kain</i> margolanaren bidez = Una aproximación a la figura del pintor Friedrich Rehberg a través del <i>Caín</i> del Museo de Bellas Artes de Bilbao = Raising Friedrich Rehberg : the artist behind <i>Caín</i> at the Bilbao Fine Arts Museum", B'09 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 5. 2010. pp. 139-217.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 91, n° cat. 63.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 91, n° cat. 63.
- "Actividades en el Museo", El Boletín de las Artes. 27/12/2001.
- "Rotación y diálogo", Diario Vasco. 18/01/2002.
- "Caín", El Correo. 28/01/2002.
- "”El Museo de Bellas Artes restaurará la obra ”San Lesmes” de Esteban Murillo”", <i>GARA</i>. 09/05/2002..
- "Volver la mirada al siglo XIX", El Correo. 14/04/2004.
- "De Goya a Gauguin sin salir de casa", El Correo. 17/06/2008.