Bilduma online eta irudien salmenta
Kagero Nikki
Gakutei, Yashima
Japonia, 1786-Japonia, 1868
Xilografia
20,6 x 17,9 cm
Gakutei (岳,亭,)
c. 1820-1830
XIX. Mendearen lehen heren
82/747
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Yashima Gakutei artista eta idazleak surimono ekoizpen handia du literatur gaiekin egina. Heian Aroko klasiko handiek, Murasaki Shikiburen Genji monogatari ospetsuak esate baterako, inoiz ez zioten pisu handia izateari utzi kultura nipondarrean. Garai bereko beste obra ezagun bat izan zen gorteko dama baten egunkaria, Kagero gisa ezagutzen zena, hauxe da, Dama Mariorratza. Haren egunkaria, 794. urtean idatzia, poema eta prosa konbinazio bat zen eta garai hartako jauregietako bizitzako giro bikaina deskribatzen zuen, ikuspegi zintzo, intuitibo eta argitik begiratuta. Estanpa honetan ageri den eszenan Heian gorteko bi dama dotore ikus daitezke, diseinu ederreko zetazko kimonoez jantzita, gurdi baten ondoan, huraxe baitzen aristokraziaren garraiobidea. Estanpazioan lehorreko erliebea bezalako baliabideak erabili dira jantzien itxura aberasteko. Ibilgailuaren teilatuan kartutxo gorri bat ageri da, eta horrek adierazten digu historiei eta legendei buruzko hamar surimonoko sail batekoa dela estanpa hau, Honcho-ren deitutako poeten klub edo elkarte batek eskatuta egina. Edo Aroko hiri burgesiako literatura zirkuluak izan ziren surimono estanpen mezenas edo babesle nagusiak. (David Almazán, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 224, 314-315, n° cat. 94.