Kafetxea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kafetxea

Balaca, Ricardo

Lisboa, 1844/12/31-Aravaca (Madril), 1880/02/12

Olioa latorrian

17,8 x 25,7 cm

c. 1860-1865

69/83

1942an eskuratua

Ondoko koadroan, kafe-etxe baten barrualde lasai eta zabala ikus dezakegu. Horretan ere, zutabeek eusten diote sabai altuari. Dirudienez, Café del Príncipe kafetegiko Parnasotxoa da. Hain zuzen ere, kafetegi hori Madrilgo Príncipe antzokiaren ondoan zegoen, gaur egun Teatro Español antzokia dagoen lekuan. Hainbat bezero bakardadean daude tragoa hartzen; beste batzuk, aldiz, solasean ari dira mahaitxoetan eserita. Leku horietara gizonak joaten ziren, nagusiki. Horren erakusle, emakume bakarra ageri da pinturan, irudiaren eskuineko aldean, hilea saretxoan bilduta.

Gizonezkoen janzkera ikusita -kapela garaiak, adats luzeak, puntadun lepo gogorrak dituzten alkandorak, eta «enara» erako gorbatak-, 1860 eta 1865. urteen artekoak izan daitezke eszenak. Gas-argiek ere pentsarazten digute irudia garai hartakoa dela, 1860. urtetik aurrera hasi baitziren argi horiek erabiltzen Madrilgo etxe eta lokaletan. Beste alde batetik, planteamendu eszenografikoa, figurak irudikatzeko modua eta espazioa mugitzen ari diren pertsona-talde txikietan irudikatzeko trebetasuna ohiko ezaugarriak dira Ricardo Balacaren lanetan.

Izan ere, Balacak figuraz betetako konposizio historikoei eskaini zien bere ibilbidearen zati handi bat; normalean, gai militarrak eta gudak irudikatzen zituen. Egileak trebetasun handia zuen pertsona-talde handiak marrazten, beharrezkoa baitzuen era horretako pasarteak pintatzeko. Karlistadetako kronista grafikoa izan zen, eta hainbat hiri-eszena irudikatu zituen XIX. mendearen erdialdean. Pinturez gain, gai horiei buruzko marrazki eta ilustrazio asko egin zituen garai hartako argitalpenetarako. [José Luis Díez]

Bibliografia hautatuta

  • Pantorba, Benardino de. "Antonio María Esquivel", Arte Español : revista de la Sociedad Española de Amigos del Arte, Segundo Cuatrimestre. 1959. p. 168. (Como obra de Antonio María Esquivel).
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 39, n° cat. 83. (Con el título El café, y atribuido a Antonio María Esquivel)
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 233. (Como obra de Antonio María Esquivel)
  • Spanish Paintings of 18th & 19th Century : Goya and his Time [Cat. exp.]. Tokyo, The Seibu Museum of Art, 1987. pp. 176, 177, 220, n° cat. 57. (Como obra de Antonio María Esquivel)
  • Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. p. 97, n° cat. 33.
  • Gómez-Moreno, María Elena. Pintura y escultura españolas del siglo XIX. Madrid, Espasa-Calpe, 1993. p. 274. (Como obra de Antonio María Esquivel).
  • Sagasta y el liberalismo progresista en España [Cat. exp.]. Logroño, Cultural Rioja, 2002. p. 165. (Como obra de Antonio María Esquivel).
  • Liberalismo y Romanticismo en tiempos de Isabel II [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales, 2004. p. 127, 390. (Como obra de Antonio María Esquivel). N° cat. 144
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 108-109. (Atribuido a Ricardo Balaca)
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 108-109.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 108-109.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 162-163, n° cat. 38. (Atribuido a Ricardo Balaca)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 162-163, n° cat. 38. (Atribuido a Ricardo Balaca)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 162-163, n° cat. 38. (Atribuido a Ricardo Balaca)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 304-308, n° cat. 57.
  • Ciudadanos : el nacimiento de la política en España, 1808-1869 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Pablo Iglesias, 2009. p. 188.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 108-109, n° cat. 75b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 108-109, n° cat. 75b.
  • Valencianos 1812 : constitución y libertades [Cat. exp.]. Valencia, Consorcio de Museos de la Comunidad Valenciana, 2012. p. 208.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 108-109.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 108-109.
  • Concepción Arenal : la pasión humanista [Cat. exp.]. Madrid, Biblioteca Nacional ; Acción Cultural Española, 2020. pp. 187, 235, n° cat. 240.