Juan de la Encinaren erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Juan de la Encinaren erretratua

Arrue, Alberto

Bilbo, 1878/02/03 - Bilba, 1944/04/08

Olioa mihisean

190,6 x 93,2 cm

1907

07/394

Leopoldo Gutiérrez de Zubiaurre jaunaren dohaintza 2007an

Juan de la Encinaren erretratua oso lan miretsia izan zen egin zen garaian. Bertako tenebrismoan, Espainiako pinturaren eraginak antzematen dira, baina bere kolorea aberatsa da, sinbolismoan erabiltzen zutena bezalakoa. Erretratatutakoaren irudi argala dotoreziaz agertzen da ilunpeetatik, eta bere itxura serioa bezain isila da. Juan de la Encina Bilboko arte-kritikaria zen Ricardo Gutiérrez Abascalen (1883-1963) ezizen literarioa zen, eta bere garaiko arteko teorialari buru-argienetakoa izan zen. Era berean, Madrileko Arte Modernoaren Museoko zuzendaria izan zen, eta, La trama del arte vasco liburuari zein ezin konta ahala artikuluri esker, euskal artearen lehenengo analista sakona izan zen. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • "Sexta exposición de Arte Moderno", La Baskonia : revista ilustrada, n° 620. 20/10/1910. p. 121.
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 6.
  • Encina, Juan de la. La trama del arte vasco. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. s. p.
  • González de Durana, Javier. Las Exposiciones de Arte Moderno de Bilbao, 1900-1910 : un intento modernizador pagado con espinas de indiferencia. Vitoria-Gasteiz, Bassarai, 2007. p. 143.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 74.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 74-75.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 73, n° cat. 34a.