Bilduma online eta irudien salmenta

Juan de Barroetaren erretratua
Madrazo, Ricardo de
Madril, 1852/02/07 - Madril, 1917/08/18
Olioa mihisean
63,3 x 53 cm
Ricardo de Madrazo (eskuineko goiko angelua)
1884
96/13
1996an eskuratua
Ricardo de Madrazok hainbat erretratu egin zizkion Barroetari busto laburreko formatuan, Federicok berak miresten zituen eta bereziki maite zituen margolarien irudiak betikotzeko xedean sarritan erabili zuen formatuan. Pradoko Museoak egile horren lan onenetako batzuk kontserbatzen ditu, esate baterako Soriano Murillori, Haesi, Cosme Algarra akuarelagileari eta Eduardo Rosalesi egindakoak. Honako hau, Barroetari egina, Ricardoren pintzeletatik ateratako erretratu onenetakoa da, erretratuak lantzeko aitari ikasitakoak aplikatu ditu zuzenean, eta obra honi leku egiteko giro barnekoian eta konfiantza osokoan sartzen dela ematen du. Horrenbestez ahalegintzen da Ricardo anaia Raimundoren lantzeko modura hurbiltzen. Aurpegiaren deskribapenaren kalitateak --pintzelkada urtsuarekin eta laburrekin eta marrazki zehatzarekin landua--, hondo ilun batean txertatuak --hondoa prestatzeko kolore gorria hautematen da--, agerian uzten du Ricardok anaia nagusiaren estetika kopiatzeko ahaleginean ari dela. Horrenbestez, ileari eta bizarrari emandako tratamendua, ehundura leunarekin eta kotoitsuarekin deskribatzen baititu, hondoarekin halako kontrastea eraginez, eta margolariaren berokiaren berariazko soiltasuna, euskal margolariaren begirada ezin erakargarriagoarekin batean, begirada horretan jartzen baita erretratuaren indar guztia, dira margolan honen alderdi deigarrienak. [Carlos G. Navarro, 2008]
Bibliografia hautatuta
- La imagen del artista : retratos de artistas vascos entre dos siglos [Cat. exp.]. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 1993. p. 49.
- Larrínaga Bernárdez, José Antonio. Juan Barroeta Anguisolea, 1835-1906 : retratista de Bilbao del siglo XIX. Bilbao, José Antonio Larrínaga Bernárdez, 2005. p. 82.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 366-368, n° cat. 73.