Jostailuak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Jostailuak

Bonifacio

Donostia, 19/06/1933 - Donostia, 16/12/2011

Akrilikoa mihisean

161,5 x 130 cm

Bonifacio (eskuineko beheko angelua)

1975

82/209

1977an eskuratua

Batzuetan, gainera, zuriak baino ez ziren, eta lirismo ikaragarriaz zipriztinduta zeuden. Hala ere, handik gutxira, Sauraren, De Kooningen edo CoBrA taldearen estilotik oso hurbil zegoen espresionismo abstraktu bilakatu zen. Lehenengo eta behin, aurreko epealdiko
kolore zuri berberak erabili zituen, eta, ondoren, gero eta kolore gehiago erabiltzen hasi zen, harik eta bere marrazkiaren aldaberatasunarekin batera bere bertute nagusietakoa izan arte.

Jostailuak bere lan-ibilbideko gorengo unean egindako lana da. Bertan, baliabide grafikoak eta kromatikoak harmonizatzen ditu irudimen handiz, aipatutako zenbait eragin originaltasunez bereganatzen dituztelako. Maisutasunez, margolariak irudiak ezkutatzeko sistema garatzen du, eta iradokizunez betetako multzo konplexu bezain bizia sortzen du. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 37. (Con el título Juguetes).
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 145.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 145.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 146-147, n° cat. 80.
  • Bonifacio, 1933-2011 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundazioa, 2012. p. 28.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 64, 154, 318, il.