Johann Gollingen erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Johann Gollingen erretratua

Sandrart, Jacob Von

Francfurt am Main (Alemania), 1630/05/31-Nuremberg (Alemania), 1708/08/15

Xixela paperean

39,2 x 24,2 cm (papera) (moztuta) 38,5 x 23,7 cm (orbana)

1672. urtearen ostekoa

89/130

1989an eskuratua

Johann Golling gizon prestuaren erretratua da, hogeita hamabost bat urte zituenean, XVII. mendeko bigarren erdialdeko modaren arabera jantzia: aurpegiko bizarra moztua, bibote luzea eta ile ondulatua sorbalda gainean. Kasaka motza darama, ebaki apaingarriak dituzten mahukekin, belaunetarainoko galtzamotzak, galtzerdi finak eta bota motz ederrak. Zutik dago, jarrera lasaian eta barrualde batean; han, eskualde bat ikus daiteke hondoan: Bilboko hiribildua, George Braunen Civitates Orbis Terrarum liburu ezagunean mende bat lehenago argitaratu zen ereduaren arabera. Horrek balio historikoa ematen dio estanpari.

Bilboren irudi hori Frans Hogenberg-ek grabatu zuen, ustez bederen, J. Muflinen marrazkiaren arabera, Miribillako muinotik egina. Jacob Sandrart alemaniarrak sinatu zuen estanpa hau, Martin Amigo euskaldunak margotutako erretratuari jarraiki, hura Gasteizen jaioa zen eta Bilbon bizi izan zen 1694. urtean hil zen arte, Golling merkataria Hiribilduan egon zenean, 1661 eta 1672 urteen artean.

Erretratuaren tipologia mende horretakoa da, Rubensenen edo Van Dyckenen erakoa esate baterako, Martin Amigo bezalako historia sakroen margolari probintzianoak ere ezagutzen zuena. Museoko grabatuak tarte txikia uzten dio artistaren asmamenari, erretratu kontinentalaren ereduari leial jarraitzeaz gainera, literalki kopiatu baitu, lehen esan dudan bezala, mende bat lehenago argitaratutako Bilboko paisaia.

Goian adierazitakoak agerian uzten ditu jatorrizko erretratuaren egilea zen euskal margolariarekin zituen zorrak, eta grabatu izanak esan nahi du erretratatutakoak bere irudi dotorea hedatzeko interesa zuela, edo beharbada, ahaideek eskatuko zuten haren heriotza zela eta. (José Antonio Barrio Loza)

Bibliografia hautatuta

  • Barrio Loza, José Ángel. "Nota sobre un Pintor Barroco Vasco mal conocido : Martín Amigo", Urtekaria 1989 : asterlanak, albistak = Anuario 1989 : estudios, crónicas. 1990. pp. 35, 37.
  • Bilbao : portua eta azoka = puerto y mercado [Cat. exp.]. Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico, 2000. p. 34.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 48-51.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 56.
  • Pinturas traducidas : el grabado de reproducción en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 22-23, 48-49, 96, n° cat. 3.