Bilduma online eta irudien salmenta
Jesusen eta bere Amaren elkartzea
López Portaña, Vicente
Valentzia, 1772/09/19-Madril, 1850/06/22
Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin
12,2 x 17,7 cm (papera) 10 x 15,4 cm (irudia)
V.te López f.t (ezkerreko behe-angeluan)
c. 1798-1800
82/797
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko laugarren geldialdia lantzeko marrazkia.
Nekaldiaren pasarte apokrifoa. Lur jota, Kristok Ama Birjina topatu du, alboan San Juan eta Maria Madalena daudela.
Multzo honek, hiru borreroen irudiekin osatzen denak, antz handia du, konposizioaren ikuspegitik, iraganeko maisu handiek gai honen inguruan landu zituzten obra batzuekin. Ama Birjinaren irudiak, alderantzizko jarreran bada ere, Rafaelen Siziliako Pasmoa margolana gogorarazten du (Pradoko Museoa). Margolan hori oso ezaguna izan zen XVI. mendetik aurrera artisten munduan, eta zabalkunde handia izan zuen tailerretan eta akademietan kopiatutako irudien bidez. Vicente López ere horren jakitun zen, eta zalantzarik gabe gogoan hartu zuen marrazki hau prestatzeko garaian.
Liburutegi Nazionalak badu konposizio honen aurreneko diseinu bat. (José Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 40-41, fig. n° 7.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 120-121.