Bilduma online eta irudien salmenta
Jesus, Zirineok lagunduta
López Portaña, Vicente
Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22
Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin
12,5 x 17,7 cm (papera) 10 x 14,9 cm (irudia)
Vte López f.t (ezkerreko behe-angeluan)
c. 1798-1800
82/798
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko bosgarren geldialdia lantzeko marrazkia.
Gurutzearen pisuak azpiratuta, Kristok amore eman du eta Simon Zirineoa behartu dute gurutzea eramaten laguntzera (Lucas XXII, 96).
Konposizioaren erdian ageri da Jesus, Zirineoaren irudia eskuinetara, piramide itxurako talde trinkoa eratuz lehen planoan. Eszena beren gurutzea daramaten bi lapurren, soldaduen eta apaizen irudiekin osatzen da. Hondoan Jerusalemgo harresiak ikusten dira erdizka, arkitektura ez oso landuarekin daude irudikatuta.
Serie osoko marrazki aztoragarrienetako bat da, eta hain zuzen ere honetan islatu ditu ongien Lópezek mugimendua eta nahasmendua, tentsio handikoa eta dramatikoa, Golgotarainoko prozesioan bizi izandakoa. Horretarako ezin hobe irudikatu ditu lantzen eta soldaduen mugimenduak eta Zirineoaren arropen uhinen forma urduriak.
Bereziki deigarria da lapurren irudien estudioa. Euren anatomia indartsuak, jarrera ezin bihurriagoetan, manierismoa gogorarazten duten moduan daude tratatuta, Herkulesen itxura dute, hemezortzigarren mendeko barroko berantiarreko modaren gustura daude irudikatuta. (José Luis Díaz, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 44-45, fig. n° 9.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 122-123.