Bilduma online eta irudien salmenta
Jardinera – 12/84
Durrio, Francisco
Valladolid, 1868/05/22-Paris, 1940/08/30
Terrakota
40 x 36,9 x 27,5 cm
c. 1920-1925
12/84
Flora Pié andrearen dohaintza 2012an
Zeramikari moduan, Durriok lurren eta sutan jarritako koloreen aukera adierazkorrak eta apaingarriak aztertu nahi izan zituen, batik bat. Lehenengo ezagutza teknikoak Ernest Chaplet zeramikariaren tailerrean bereganatu zituen. 1893. urtean ezagutu zuen Gauguinek ere ikasi zuen bertan. Esmaltez apaindu zituen pieza bihurgunetsuek, pitxerrek, lorontziek, hautsontziek, Mallarméren eta Moriceren arreta erakarri zuten, beste idazle sinbolista batzuen artean. Mendearen hasieran, Parisera heldu berritan, Picassok zeramikazko lehenengo eskulturak moldeatu zituen Durriok Montmartren zeukan estudioan.
Bibliografia hautatuta
- Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 178, n° cat. 160.
- Amezaga Massalleras, María. Paco Durrio : viviendo París. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2013. p. 52, il.