Bilduma online eta irudien salmenta
Izenbururik gabea edo Otiaren emakumea
Sánchez, Alberto
Toledo, 1895/04/08-Mosku, 1962/10/12
Egurra
76,7 x 30 x 39 cm
c. 1960-1962
XX. mendearen hirugarren laurdena
82/339
1981ean eskuratua
Otiaren emakumea izeneko figurak buru gainean duen intsektuari zor dio izena, eta Albertok 1956. urtetik aurrera Moskun sortu zituen ehunka eskulturetako bat da. Baliabide urriak zirela eta --tailerrik ere ez zuen--, eskura zituen materialez (egurra eta metala, adibidez) baliatu zen lan egiteko. Egurra apurtutako kutxa eta materialetatik eskuratzen zuen. Mihiztaduraren teknika erabili zuen; zati txikiak lantzen zituen, eta, torneatu eta lixatu ondoren, pieza metalikoen bidez lotzen zituen. Lanean --amatasunaren gai tradizionala islatzen du--, emakumezko figura batek bere haurretako bat besoetan du, eta beste haurra, berriz, aldamenean dauka, gonari eutsiz. Egilearen azkenaldiko eskultura gehienetan bezala, lengoaia formala darabil, surrealismoaren eta abstrakzioaren artekoa.
Alberto joan den mendeko hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako eskultura espainiarraren berritzaileetako bat izan zen. Jatorri umilekoa zen eta prestakuntza autodidakta izan zuen, eta itxura abstraktu organiko eta bihurriko hiztegia hartu zuen. Hala, bada, beraren lana surrealismoarekin eta, besteak beste, Jean Arp eta Tanguy bezalako autoreekin uztartzen da. Gaztelako pasaiaren zale sutsua izan zen, bai eta landa-munduarena zein mundu herrikoiarena ere; 1927az geroztik, Benjamín Palencia margolariarekin Madril inguruetatik egiten zituen paseoek eta elkarrizketek Vallecaseko Eskola sorrarazi zuten. 1938an Moskura joan zen bizitzera, Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratutako umeen irakasle gisa. Era berean, eszenografo lanean aritu zen, eta, 1946 eta 1956. urteen artean, eten egin zuen lan eskultorikoa, pinturan murgiltzeko. [Miriam Alzuri]
Bibliografia hautatuta
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 172.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 172.
- Brihuega, Jaime. "El fulgor de un epílogo : dos obras de la última etapa de Alberto = The glow of an epilogue : two works from Alberto's late period", Buletina = Boletín = Bulletin. 2015. pp. 165-192, 261-270.
- Alberto, 1895-1962 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1970. pp. 19, 53, n° cat. 72. (Con el título 'Figura de madera')
- Azcoaga, Enrique. Alberto. Madrid, Servicio de Publicaciones del Ministerio de Educación y Ciencia, 1977. p. 49. (Con el título 'Figura')
- Alberto [Cat. exp.]. Madrid, Patronato Nacional de Museos, 1980. pp. 19, 40, n° cat. 11. (Con el título 'Escultura')
- 5. Triennale Fellbach 1992 : Kleinplastik in Mexiko, Spanien, Italien, Deutschland [Cat. exp.]. Stuttgart, Cantz, 1992. p. 140. (La imagen no se corresponde con la obra del museo)
- Bonet, Juan Manuel. Escultura española do seculo vinte : pequeño formato [Cat. exp.]. Santiago de Compostela, Consorcio da Cidade de Santiago de Compostela, 1993. p. 39 (Con el título Sin título).
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 102-103..
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 76-77.
- Un bosque en obras : vanguardias en la escultura española en madera [Cat. exp.]. Madrid ; Segovia, Caja Madrid Fundación ; Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 2000. pp. 116-117, 241 (Con el título Sin título). N° cat. 14
- Memoria rusa de España : Alberto y El Quijote de Kózintsev [Cat. exp.]. Madrid ; Toledo ; Córdoba, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales ; Empresa Pública Don Quijote de La Mancha 2005 ; Fundación Provincial de Artes Plásticas Rafael Botí de Córdoba, 2005. p. 58.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 172-173.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 172-173.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 172-173.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 172-173, n° cat. 123a.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 172-173, n° cat. 123a.