Bilduma online eta irudien salmenta

Izenbururik gabea – 88/76
Blanco, Dionisio
Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia), 18/09/1927 - Bilbao, 10/04/2003
Olioa oholari itsatsitako paperean
100 x 70 cm
D. Blanco (ezkerreko beheko angelua)
1982-1987
88/76
1988an eskuratua
Urteak joan, urteak etorri, hil arte bere pinturako funtsezko ezaugarriei leialtasunez eutsi bazien ere, bere margolanak estilizatu egin ziren, eta, diktadura amaitutakoan, erreferentzia politiko zuzenak utzi zituen albo batera, egoera existentzial mingarriei buruzko hausnarketa orokorragoa egiteko asmoz. Izenbururik gabea margolanean, bakardade sakonaren salaketa eta, drama historikorik egon ez arren, elkartasun-zentzuaren lekukotasuna agertzen dira lehen planoan. Errepresioa lanean gertatzen den bezala, irudien inguruan dagoen gainazal zuriak isolamendua nabarmentzen du, eta, ingurunean xehetasunik ez dagoenez, bakartuta eta baliogabe uzten ditu, itxuraz, behintzat. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Dionisio Blanco : óleos, 1981-1988 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1988. p. 63, sin n° cat. (Con el título Óleo)
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 137-138.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 136-137.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 136-137, n° cat. 75b.