Bilduma online eta irudien salmenta
Izenbururik gabea – 86/14
Iglesias, Cristina
Donostia, 08/11/1956
Zementua eta burdina
147 x 79,5 x 23,2 cm
1985
86/14
1986an eskuratua
Iglesiasen estiloa ondo zehaztuta dago, eta bere lan guztiak karga poetiko eta psikologiko handikoak dira. Bere lehen eskulturetatik, prozedura plastiko tradizionalen ezagutza eta gauzapena nagusi dira bere lan gehienetan. Artistaren lanetan, antzeman egiten da testuren zein materialen arteko kontrastea eta espazioarekin ezarri duten lotura dituela gustuko. Laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, bere piezen alderdi espaziala, arkitektonikoa eta eszenografikoa sustatzen duenez, parte hartzera gonbidatzen ditu ikusleak. Arkitektura eta natura gogorarazten dizkiguten ezinezko gelaxkak sortzen ditu, eta, bertan, espazioa oroimenaren boterea islatzeko errealitatea eta sinboloa da beretzat.
Izenbururik gabe lanean, naturan aurkitutako egitura organikoaren ordez, gizakiak sortutako egitura arkitektonikoa jartzen du. Aldi berean, mundu naturala apainduz gozatzen du, eta, horretarako, zementu polikromatua eta pigmentu naturalak erabiltzen ditu, zuhaitzaren itxura irudikatu nahian. [Silvia García Lusa]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 190.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 190.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 190, n° cat. 108.