Bilduma online eta irudien salmenta
Izenbururik gabea – 82/289
Lekuona, Nicolás de
Ordizia, Gipuzkoa, 1913/12/19 - Fruiz, Bizkaia, 1937/06/11
Olioa mihisean
133,5 x 126 cm
c. 1936
82/289
1981ean eskuratua
Abangoardiaren jarraitzaile leiala izanik, Nicolás de Lekuonak ez zuen jarduera artistiko baztertzailea garatu. Pinturaren eta argazkilaritzaren artean jardun zuen, eta fotomuntaketa-collage ederrak egin zituen, eta baita marrazki ugari ere.
Garaiko kutsua duen arren -eta horrek lotzen du, hain zuzen, lan hau Max Ernsten miresle ziren beste espainiar artistekin, hala nola, González Berna eta Ismael de la Sernarekin-, olio-pintura hau egilearen beraren poetikaren erakusgarri da, hau da, sorkuntzaren jatorriaren inguruko erreferentziaz betea, artearen jatorriaren metafora gisa, seguru asko; eta, bestetik, euskal paisaiaren aipamen ugari ditu. Kolore hotzekin egina -horrek nabarmendu egiten du sentipen harrigarria eta onirikoa-, materia berekoak ez diren bi izaki irudikatzen ditu; beren gorputzak besagainetik daude lotuta, eta zuloetatik agertzen da paisaia. Era horretara, landareen mugimendu ugaltzailea garatzen du eta sentipen aztoragarri eta aldi berean harmoniatsua eragiten du. Ukitzen duen eskuak ukipen leunak gaiari egiten dio erreferentzia, oso gai maitea Lekuonarentzat.
Nicolás de Lekuona. Pinturak eta marrazkiak 1983. urteko erakusketarako erosi zuen museoak margolan hau; nik neuk egin nuen katalogo hura.
Nicolás de Lekuonak Ordizian, Donostian eta Madrilen ikasi zuen, baina modu autodidaktan ia, eta, aldi berean, liburu eta aldizkariez, poesiaz, arte saiakerez eta teoriez, literaturaz eta abarrez elikatu zen. Militante abangoardista izanik, GATEPACen Norte Taldearekin bat egin zuen Donostian eta Vallecasko Eskolarekin Madrilen.
1933 eta 1935 urteen bitartean, Jorge Oteizarekin batera Madrilen eta Gipuzkoan egindako hainbat proiekturen ondorioz, pintura-eskultura-argazkilaritza balenciaga-lekuona-oteiza (sic) erakusketa sortu zen, 1934an Donostiako Kursaaleko aretoan. Erakusketa horrek, bertako kritikaren erdigunean jarri zituen, eta Lekuona hartu zuten artista apurtzaile nagusitzat. 1932. urteaz geroztiko bere ibilbidea sintetizatzen zituen hogei argazki (inoren kalea, haurra, autoargazkia...), fotomuntaketa bat, hamaika margolan (formak, forma lauak...) eta zortzi marrazki erakutsi zituen orduko hartan.
Bere pintura aldatu egin zen beraiek, detrituak obraren espresionismoaz geroztik, eta gehiago hurbiltzen zen Parisko Eskolaren kubismo berantera -Benjamín Palenciak barneratua Espainian-; azkenik, surrealismora jo zuen.
Lekuonak honako margolan hau egin zuenerako amaitua zen Oteizarekin izandako batasun bizia, hark Balenciagarekin batera Latinoamerikara egindako bidaiaren ondorioz. Jada ez zen Madrilen bizi, Alberto eskultorearen, Ramón Gómez de la Sernaren eta hornitu zuten beste hainbaten inguruan bizi. Aitzitik, aparejadore gisa lan egiten zuen, Florentino Mocoroa arkitektoarekin Donostian, eta euskal intelektualekin harremanetan zegoen orduan, hala nola, Antonio Odriozola eta Lauaxetarekin (euskal poesiaren modernizatzailea eta 1937an fusilatua).
Beste erakusketa baterako proiektua ere bazuen, fotomuntaia, argazki, pintura eta marrazki kopuru antzekoarekin, baina azkenik ez zen egin.
Nicolás de Lekuona bonbardaketa baten ondorioz hil zen, andazain lanetan ari zela Fruizeko fronte nazionalean. Bizitza laburra izan bazuen ere, euskal artearen barruan argi eta garbi nabarmentzen den lana utzi zuen. [Adelina Moya Valgañón]
Bibliografia hautatuta
- Cat. Nicolás de Lecuona. Zaragoza, Caja de Ahorros de la Inmaculada, 1981.
- Nicolás de Lekuona : pinturas y dibujos [Folleto]. Museo de Bellas Artes de Bilbao, Bilbao, 1983. N° cat. 53
- Arte y artistas vascos de los años 30 = 30 urtearen hamarkadako euskal artea eta artistak [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, 1986.
- Nikolas Lekuona, 1913-1937. San Sebastián, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1988. p. 55.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 196-197, n° cat. 81.
- El Surrealismo en España, 1924-1939 [Cat. exp.]. Madrid, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 1994. pp. 204, 364, n° cat. 100.
- Moya Valgañon, Adelina. Orígenes de la vanguardia artística en el País Vasco : Nicolás Lekuona y su tiempo. Madrid, Electra, 1994. p. 127.
- Kortadi Olano, Edorta. Euskal margolariak Aurrezki Kutxen bildumetan IV = Pintores vascos en las colecciones de las Cajas de Ahorros IV. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa ; Gipuzkoa Donostia Kutxa ; Caja Vital Kutxa, 1994. p. 34.
- El surrealismo y la guerra civil española [Cat. exp.]. Teruel, Diputación Provincial ; Museo de Teruel, 1998. p. 127, 142.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 214.
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. p. 87-87.
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 70-71.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 135.
- Nicolas de Lekuona : imagen y testimonio de la vanguardia [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz ; Madrid, Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa = Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo ; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2003. p. 165 (Con el título Seres surreales en un bosque).
- Montané, J. L. "Nicolás de Leku-ona", Artes Plásticas, n° 82. 2004. p. 25.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 182.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 182.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 182.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 118-119.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 118-119.
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 296-297, n° cat. 99.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 182, n° cat. 129.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 182, n° cat. 129.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 118-119, n° cat. 62b.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 182.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 182.
- Irudi fantastikoa = La imagen fantástica [Cat. exp.]. San Sebastián, Kutxa Fundazioa, 2014. s.p., il.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 254-255, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 254-255, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 254-255, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 254-255, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 321-322, 325-327, 329, n° cat. 183.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 337, il.