Bilduma online eta irudien salmenta
Izenbururik gabea – 04/19
Ramos Uranga, Gabriel
Bilbao, 04/09/1939 - Bilbao, 09/08/1995
Kola-tenpera eta olioa mihisean
191 x 250,3 cm
GR (beheko erdialdea), Gabriel Ramos Uranga (atzealdea), GR (atzealdea)
1987
04/19
Ramos Erdocia familiaren dohaintza 2004an
1987. urteko Izenbururik gabe margolanean, unibertso grafiko desberdina agertzen da, lerroak bihurgunetsuak dira, barrokoak, eta badirudi XVII. eta XVIII. mendeetako marrazkiaren eta horma-pinturaren deskripzio dinamikoak omendu nahi dituztela --tondoaren edo erdi-puntuko arkuaren itxura daukan enkoadraketen erabilera nahikoa ohikoa da margolariaren lanetan, eta are gehiago argitzen du konplizitate klasizista hori--. Horrez gain, triptiko faltsu moduan osatuta dago, eta, hiru espazioak zedarritzeko, badirudi harri litografiko erraldoiak inprimatu direla, grabatuaren baliabide estetikoak erabili nahian. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 156-157.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 156-157.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 156-157, n° cat. 86c.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 267, il.
- Viar, Javier. Hijos de la angustia. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2019. p. 103, il.