Bilduma online eta irudien salmenta

Izenbururik gabea – 04/16
Díez Alaba, Mikel
Bilbao, 10/09/1947
Olioa mihisean
162 x 130 cm
DIÉZ ALABA (eskuineko beheko angelua)
1975
04/16
Begoña Ezpeleta Viguera andrearen dohaintza 2004an
Díez Alaba Ameztoyren eta Nagelen garaikidea da. Hirurogeita hamarreko hamarkadako lehen urteetan, eragin britainiarreko -Bacon, Hockney- pintura figuratiboa aurkeztu zuen, eta inolako begirunerik gabe kritikatzen zituen burgesak eurak eta euren ohiturak. Laster, ordea, bere lana aldatu egin zen erabat. Irudia kendu eta hiriegiturak indarkeriaz deskribatzen zituen abstrakzioariekin zion: hiriaren ikuspenak, ekintza-pinturaren adore irrazionalistaz inprimatutako ezaugarri beltzak, gorriak, zuriak eta horiak inguratzen dituzten bloke garden arkitektonikoen bitartez. Elementu horien guztien bidez, erreferentziarik gabeko leku bateko kale eta eraikinetan nagusi den zalaparta dramatikoaren metafora egiten du. Batzuetan, antzemateko moduko irudiren batek, Izenbururik gabe lanean agertzen den zinepantailak, esaterako, ikusmira horien giltzarriren bat eskaintzen du: zine beltzeko urradura existentzialak eta gaukotasun gogorrak osatutako hiria. Besteak beste, margolan hau oso lagungarria izan zen aurreko euskal artearen nortasun-hurbilketa aldatzeko eta hiriko kultura herritarraren eraginak onartzeko. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 170-171.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 170-171.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 170-171, n° cat. 94a.