Bilduma online eta irudien salmenta
Itzala
Palazuelo, Pablo
Madril, 1915/10/08-Galapagar, Madril, 2007/10/02
Olioa mihisean
230 x 144,8 cm
Palazuelo ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua, P. PALAZUELO (atzealdea)
1972
82/316
1973an eskuratua
Pablo Palazuelo pintore eta eskultorea Madrilen sortu zen, eta 1950-1970 bitarteko Espainiako artearen obra adierazgarrienetakoa osatu zuen; arrasto sakona utzi zuen orduko artistengan, Chillida, Oteiza, Basterretxea, Equipo 57 eta Balerdiren obran ikus daitekeenez. Gerraondoko espainiar abstrakzioaren aitzindari izan ziren Palazueloren lanak, Paul Klee eta Jacques Villonen lanekin hasieran izandako loturatik eratorriak; izaera nagusiki geometrikoa dute, baina dardara, dinamismoa eta ezaugarri organikoak ere ageri dituzte, eta kromatismo liluragarri eta karga sinboliko ikaragarria, adierazgarritasun esentziala eta fintasun aparta bereizgarri dituen mundu bat proposatzen dute.
Umbra (Itzala) Palazueloren betetasuneko garaiko obra da. Haren pinturak sinplifikatu egin ziren, ñabardurez beteriko kolore lauak eta forma parageometriko handiak, handitasun sofistikatukoak, nagusitu zirelarik; sinplifikazio horretan, kromatismo murritza nabarmendu zen hasieran -beltza, okrea eta zuria, kolore larriak-, baina kolore urdin, laranja, gorri, hori, berde eta moreen ugaritasun oparo bat agertu zen haren koadroetan gerora. Poesiarekin eta esoterismoarekin loturiko izenek eta labirintoen, mandalen nahiz sinbolismo gnostikoaren esparrutik hartutako konfigurazio eta koloreek egilearen interes espiritualen berri ematen dute. Espiritualtasun horrek energia bisual aparta ematen dio haren geometriari, halako eran non formalismotik harago iristen baita, eta ezkutuko lirismoz beteriko adierazpen baliabideak eskaintzen dizkio egileari. Palazueloren obran, morfologia bereziko maisulana da Umbra -irudi faliko hirukoitz bat, espazioa diagonalean zeharkatzen duena-, nahiz eta Palazuelo finenarekin, soiltasun biziki zail baten eta irudimen plastiko sakonaren maisuarekin, goitik behera bat datozen haren diseinu lineala -Gotikoko indar-lerroak: Gotikoa izena du, hain zuzen ere, irudi hau bera iraulita adierazten duen egilearen grabatu batek-, kolore oparoa eta mugen lanketa sentikorra. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Palazuelo [Cat. exp.]. Madrid, Galería Iolas Velasco, 1973.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 92. (Con el título Umbra).
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 118-119.
- Palazuelo : proceso de trabajo [Cat. exp.]. Barcelona, Museu d'Art Contemporani de Barcelona, 2006. pp. 169, 325. (Con el título Umbra)
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 184-185.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 184-185.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 184-185.
- Palazuelo : proceso de trabajo [Cat. exp.]. Barcelona ; Bilbao, Museu d'Art Contemporani de Barcelona ; Museo Guggenheim Bilbao, 2006. pp. 169, 325. (Con el título Umbra)
- Viar Olloqui, Javier. "Palazuelo eta euskal artea : Irudia margolanean oinarritutako hausnarketak = Palazuelo y el arte vasco : reflexiones a partir de Imagen = Palazuelo and the basque art : Thoughts on Image", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 268-269.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 184-185, n° cat. 131b.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 184-185, n° cat. 131b.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 184-185.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 184-185.
- Torre, Alfonso de la. Pablo Palazuelo : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona, 2015. p. 194, n° cat. 155, P-1972-6.
- Maestros : Museo de Bellas Artes de Bilbao . Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 108-109, il.
- Maisuak : Bilboko Arte Ederren Museoa. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 108-109, il.
- Masters : Bilbao Fine Arts Museum. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 108-109, il.
- Maîtres : Musée des Beaux-Arts de Bilbao. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 108-109, il.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 276-277, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 276-277, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 276-277, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 276-277, sin n° cat.
- Viar, Javier. Hijos de la angustia. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2019. p. 27.