Itsasadarraren atzealdean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Itsasadarraren atzealdean

Campuzano y Aguirre, Tomás

Santander, 05/01/1857 - Becerril de la Sierra (Madril), 09/08/1934

Akuafortea paperean

51 x 90 cm (papera) 30 x 70,7 cm (orbana)

T. CAMPUZANO (paperaren marjinaren eskuineko behe-angeluan)

c. 1890

94/28

1994an eskuratua

Itsasadarraren muturrean izenburuko obra akuafortean landutako beste grabatu bikaina da. Handi samarra, oso formatu horizontaleko lana da. Lan honetan erdi eskuinetarantz lerratzen da konposizioa: itsasadarraren alboko bidea galdu egiten da perspektiban, eta bide horretatik hainbat emakume ari dira ikuslearengana hurbiltzen, segur asko itsaskiak biltzen ari dira. Itsasaldearen hasieran izkira sare bat ikus daiteke, eta horregatik ezagutzen da lan hau baita Ur bazterreko izkira sarea izenburuarekin ere. Margolanaren erdi ezkerraldea itsasoak hartzen du, era berean galdu egiten da perspektiban, eta bertan hainbat ontzi bereiz daitezke. Segur asko Santanderreko itsasadarra izango da, 1890. urtean. Bertan bat egiten dute itsas ikuspegi orokorrak eta inguruko biztanleen ohiko lanak. Hemen ere bikoitza da sinadura, eta egilea bera ikus dezakegu behe aldean ikusle gisa.

Akuaforte honetan agerian utzi ditu Campuzanok bere ardatz izandako kontzeptu tradizionalistak, egilearen lanetan behin eta berriz hauteman ditzakegunak, José María Peredak aldarrikatzen zituen eredu kontserbadoreekin guztiz bat eginez. Mende amaierako errealismo hertsienari jarraiki landua, modernotasun ukiturik gabe, soluzio bikaina geratzen da agerian, teknika apartarekin dago landuta, eta aldi berean "harmonia piktoriko" handia dario. Formatuari erreparatuz gero, esan dezagun segur asko tailerrean landutako obra dela, hori bai, Carlos de Haes maisuaren eskutik ikasitakoei jarraiki, inguru horretan bertatik bertara hartutako apunteetatik abiaturik. Obra honi eta Espainiako iparralde osoan egindako bidaietan oinarrituta landu zituen beste obra askori esker esaten diote egile honi "Iparraldeko itsas ikuspegien margolari". (Salvador Carretero Rebés, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 42-43, n° cat. 8.
  • Itsasoa artean, itsaroaren artea : Bilboko Arte Ederren Museoko Bilduma = El mar en el arte, el arte del mar : colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa-Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010. pp. 33, 64.